Sustatu logoa Teknologia albisteak

Asteon aldizkariak behin behineko etena egindo duela jakinarazi du

Sustatu - Sustatu
2004-06-03 17:06

Zero zenbakia Durangoko azokan aurkeztu zen, baina otsailean izan zen lehenengo zenbakia. Gustura hartu genuen etxeetan Herri Komunikabideak Kooperatiba Elkartearen produktua. Beraiek agertutako arrazoien artean ageratzen da: Jaurlaritzako aurrekontuen luzapena dela eta Asteonek beharrezko dituen dirulaguntzak ezin izango dituztela bermatu adierazi dute Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako arduradunek.

Txema Ramirez de la Piscina: arrakasta izatera deitua dago Asteon

Txema Ramirez de la Piscinak esaten zuen: "Asteon" bezalako astekariak txartel ugari ditu arrakasta lortzeko: inork orain arte landu ez duen birjina-eremua jorratuko du, produktu espezializatua da eta doan eskaintzen da. Orain, kudeaketa txukuna eta lan profesionala bermatu behar ditu.

Asteon-en kredituak hauexek:

  • Argitaratzailea: Herri Komunikabideak Kooperatiba Elkartea
  • Zuzendaria: Jasone Osoro
  • Kudeatzailea: Jasone Mendizabal
  • Kazetariak: Itxaro Artola, Eider Garaikoetxea, Idoia Eraso eta Jasone Osoro.
  • Maketazioa: Iban Gaztanbide eta Esti Cuadrado.
  • Harpidetza eta banaketa: Eli Txurruka.
  • Publizitatea: Eider Ruiz eta Nagore Ogiza.
  • Administrazioa: Leire Mendibe.
  • Tirada: 75.000 ale.

Herri Komunikabideak Koop. Elkarteko Kontseilu Erretoreak bidali duen idatzia

ASTEONen ARGITALPENEAN BEHIN BEHINEKO ETENA

Herri Komunikabideak Koop. Elkarteak ohar honen bidez jakinarazi nahi du kooperatiba honek argitaratzen duen Asteon telebista aldizkariaren ekoizpenean behin-behineko etena egitea erabaki duela ezustean harrapatu duen egoera batek eraginda: aurreikusitako laguntza publikoak ez jasotzeko arrisku haundia dagoela adierazi zaie oraintsu kooperatiba honetako ordezkariei. Jaurlaritzako aurrekontuen luzapena dela eta Asteonek beharrezko dituen dirulaguntzak ezin izango dituztela bermatu, adierazi dute Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako arduradunek.

Horren ondorioz eta astekariaren egoera ekonomiko erreala argitu artean ekoizpena halabeharrez etetea erabaki da eta datozen hilabeteetan dirulaguntzen ebazpena ezagutu orduko erabakiko da astekariaren etorkizuna.

Abadiñon, 2004ko ekainaren 3an

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu