Euskal Bizikleta, sarean
Euskal Bizikletak prest du webgunea aurtengo itzulirako: www.euskalbizikelta.com. Lasterketa bera asteazkenean hasiko da, baina antolatzaileak hasi dira elikatzen webgunea, eta horretarako hainbat atal prestatu dituzte:
Etapak
Atal honetan txirrinduzaleak kontsulta dezake zenbat etapa izango dituen itzuliak aurten, zenbat kilometro izango dituen bakoitzak, eta nondik nora joango diren. Baita zer mendate eta oztopo gainditu beharko dituzten txirrindulariek.
Albisteak
Hemen zaleak irakurriko du orain artean zer albiste sortu diren, eta asteazkenetik aurrera sortuko diren guztiak, beti ere Euskal Bizikletaren inguruan, jakina. Dagoeneko badira batzuk, esate baterako, aurtengo itzuliak 703,7 km. izango dituela, eta horietatik 254 Gipuzkoan igaroko direla, 276 Bizkaian, 156,5 Araban, 13 Kantabrian eta 5 Burgosen.
Argazkiak
Oraingoz, iazko lasterketaren gaineko argazkiak daude ikusgai, baina asteazkenetik aurrera, etapaz etapa aterako diren argazkirik onenak ezarriko dituzte sarean antolatzaileek.
Taldeak
Euskaltelek talde indartsua ekarriko du, Haimar Zubeldia buru duela. Baina hortxe ibiliko dira Igor Astarloa, Juanma Garate, Francesco Casagrande, Dario Frigo, Aitor eta Unai Osa, Aitor Gonzalez, Roberto Heras, Felix Cardenas, Leonardo Piepoli, Fabian Jeker, Jon Odriozola, etab., etab., denak helburu berarekin: aurtengo Euskal Bizikleta irabaztea.
Harremanak
Norbaitek nahi izanez gero antolatzaileekin harremanetan jarri, hementxe du helbidea: euskal@euskal-bizikleta.com Antolatzaileek eskertuko dituzte txirrinduzaleen iradokizunak.
Erantzunak kargatzen...