Teknologia albisteak

HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroa Internet bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Amaia Lasagabaster - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2004-05-31 : 11:05

HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroaren 4. edizioan izena emateko epea zabalik.

HIZNET ikastaroaren 2004-2005 ikasturtea 2004ko urrian abiatuko da.

Nori zuzenduta

  • Egun euskara teknikari lanetan diharduten edo egunen batetan zeregin horietan aritzeko asmoa duten guztiei,
  • Urteetako jardun profesionalaren ondorioz eskarmentua duten profesionalek, egun agertzen diren premia eta erronka berrien aurrean euren gaitasun eta jakituria eguneratzea nahi dutenentzat,
  • Unibertsitate ikasketak burutu dituzten ikasle eta ikerlariei,
  • Toki eta Foru administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntz normalkuntzan erantzunkizun publikoa dutenei,
  • Euskalgintzako euskaltzale edo euskararen inguruan dihardutenei,

beraien eginkizunak aurrera eramateko oinarri sendoagotik abiatu daitezen, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa den soziolinguistikazko ezagutza kualifikatua eta sistematikoa eskaintzen diegu, hots, prestakuntza profesional eta egokia.

"Izena emateko:http://www.asmoz.org/HIZNET/cast/index.html epea irailaren 30a arte zabalik!

Informazio gehiago:

Erantzun

Sartu