Bekatua da elizarentzat musika jaistea eta programa piratak erabiltzea, esaterako
Ez dago elizaren amaraunetik ospa egiterik. Internautek ere infernu beldurra izan beharko lukete. Elizak katolikoak bekatu moduan hartzen ditu birusak banatzea, lizentzia bariko programa informatikoak erabiltzea eta baita musika jaistea ere. Akabo! Denok infernura.
Italian batu da teologo "kuadrilla" bat eta konklusio horiexek atera dituzte. Aitorlekura joaterakoan kontuan izan beharko dira, beraz, informatika eta Internetekin loturako bekatu horiek. Erroman ere egin zuten konferentzia episkopal bat eta han ere ondorio horiek atera zituzten.
Berria irakurri dugu lavozdelinterior.com webgunean eta DPA agentziatik hartutako berria da. Agentzia horrek esaten duenez, Internet eta moda berri horiekin bekatuaren sentimendua ia galtzeraino heldu da.
Bekatu dira:
- Programa piratak erabiltzea.
- Birusak banatzea.
- e-posta edo mezu anonimoak bidaltzea.
- Musika eta filmak ilegaldki jeistea.
- Programa informatikoak era batera edo bestera harrapatzea.
- Postak zaborrez betetzen dituen SPAM-a.
- Hackerrak ere badaude bekatarien zerrendan.
- Bekaturik larriena porno orriak egitea eta erabiltzea
- Bekatu larria baita ere txat-etan izen faltsua erabiltzea datu faltsuak emanaz.
Eta klaro, hau dena bekatu izanda ez dakigu zergatik ez duten on-line aitortzeko modurik jarri Baina bai, ez pentsa buruan izan ez dutenik, ze e-postaz aitortzeko moduez ere jardun zuten kongresu horretan... Hori bai, John Foley Eliza katolikoko komunikazio arduradunetako batek esan duenez, Internet erreminta ona da ebanjelizaziorako, baina inoiz ezingo da e-postaz aitortzarik egin.
Erantzunak kargatzen...