Datorren ikasturtetik aurrera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campus osoan konektatu ahal izango da Internetera haririk gabeko konexio bidez. Hori posible izan dadin, haririk gabeko sarea instalatu behar dute Arrosadiako campuseko eraikinetan eta Osasun Zientzien Fakultateko eraikinean. Horrela, eskuko ordenagailuarekin eta konexio txartelarekin Interneten nabigatu ahal izango da campuseko edozein lekutan.
Irrati hartzaileak fabrikatzen dituztenak beraien produktuak irrati digitalera (DAB) egokitzeko ahalegin handiak egiten ari dira. Mahai gaineko irratiak, minikateetakoak edota autoetakoak egokitzen ari dira. Industriak egindako azken berrikuntzetako bat izan da aparatu eramangarriei DAB sistema txertatzea.
Joan Perez Lazarragakoren eskuizkribua faksimilean argitaratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak 2004ko otsailean. Orain, eskuizkribu horren transkripzioa eskaintzen du Susak, literaturazaleak errazago irakur dezan.
Greenpeacek "The day after tomorrow" pelikularen webgunea kopiatu du, parodia eginez. Ostiralean estreinatuko da pelikula Hego Euskal Herrian; aldaketa klimatikoak planetan duen efektu hondatzailea kontatzen du filmak. Greenpeacen parodian "The day is today" da pelikularen izenburua.
Gipuzkoako kristau komunitateak badu webgunea. Hemendik aurrera, Gipuzkoako Elizbarrutiari eta gizarteari buruzko hainbat informazio erraz eskuratzeko aukera egongo da Interneten.
Asegarce-ren gaineko informazio ugari biltzen da webgunean: historia, antolakuntzako egitura, entrenamendu zentruak, Asergaceko palmaresa Enpresan diharduten pilotariak ere aurkezten dira. Gainera, gaurkotasunak ere badu bere tartea, albistegiaren bitartez, esaterako.
HABE erakundeak Internet bidez euskara ikasteko sistema berria sortu du. Sistema berriaren bitartez, euskara Internet bidez ikasi ahal izango da, sistema multimedia batean oinarrituta. "Boga" sistemak ordenagailu bidez, on-line eta CD batzuen bidez funtzionatzen du.
Amazon, Dell, HP, eta beste enpresa askotako lehendakariak entzuten zituela, blogak izan zituen mintzagai Microsofteko sortzaileak. Gatesen iritziz, blogak oso erreminta egokiak izan daitezke negozioetarako.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laneki Elkarteak hitzarmena izenpetu dute, lanbide hezkuntzako ikasliburuak euskaraz moldatu eta sarean jartzeko. Lehendik ere ari dira proiektuan lanean, Eusko Jaurlaritzaren plan baten barruan.
LaCiek kaleratu du geruza bikoitzeko lehenengo DVD grabatzailea; DVD orijinalen kalitate berberean grabatzen du. LaCieren d2 DVD±RW modeloa erabiltzeko, nahikoa da ordenagailuari konektatzea. Instalazioa erraza da eta ordenagailu ezberdinetan erabili daiteke.
Tim Martin BBCko produktoreak "Nola eraman zientzia komunikabideetara" ikastaroan parte hartuko du. Ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du, Elhuyar Fundazioaren laguntzaz, eta helburua zientziako zein kazetaritzako ikasleak kazetaritza zientifikora hurbiltzea da. Ekainaren 24tik 26ra bitartean izango da ikastaroa Donostiako Miramar jauregian.
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen lehiaketa antolatu du. Aurten, 36 idazleren obra zerrenda bat hautatu da. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 24an amaituko da.
Arteman Komunikazioak enpresak tokiko hedabideen esparruan publizitatea lantzeko zerbitzua jarri du abian. Tokimedia izeneko zerbitzuaren helburua da bideratzea herri komunikabideen eta bezero izan daitezkeen enpresa handien arteko publizitate harremana. Gainera, Arteman Komunikazioak beste hainbat esparru lantzen ditu, hala nola, diseinu grafikoa eta komunikazio kanpainak.
UEUren HIZTEK graduondokoaren azkeneko mintegia izango da hilaren 28an, ostirala, Eibarren. Literaturaren eta teknologiaren inguruko hausnarketa egingo dute; Anjel Lertxundi idazlea izango da hizlaria.
AEBetako erakunde batek, zeinek defendatzen dituen hiritarren eskubide zibilak, salatu berri du nola hango zenbait estatuk erabiltzen duten software berezi bat Matrix izenekoa, eta horren bidez uztartzen dituzten hiritarren datu pertsonalak beste datu publikoekin, antzemateko balizko terroristak.
The Washington Post egunkariak argazki eta bideo gehiago argitaratu ditu, non ikusten den nola soldadu amerikarrek torturatzen dituzten preso irakiarrak Abu Ghraib espetxean, Bagdaden.
Dagoeneko badakigu zeintzuk izan diren aurtengo edizioko irabazleak. Ipuinak sarean daude denok irakurri ahal izateko. Lehenengo saria jaso du Karlos Zabalal, Ahoz ahokoa ipuinagatik.
Elhuyar Aholkularitzak intraneterako softwarea aurkeztu du. Software honen egitekoa euskaraz idatzi nahi duenari gune bakar batean hainbat laguntza eskura jartzea da. CD formatuan aurkeztu eta saltzen dute, nahiz eta intraneterako softwarea den.
Google bilatzailea geroz eta handiagoa egiten ari da. Gmail zerbitzua aurkeztu zuten apirilean, eta orain, ordenagailu batean gordeta dauden artxiboak eta testuak bilatzeko erreminta garatzen ari da.
Maiatzaren 27, 28, 29 eta 30ean Umore Azoka ospatuko da Leioan. Mundu osotik etorritako berrogeita hamar konpainiak hartuko dute parte; arte eszenikoen profesionalak izango dira Azokan. Bestalde, ACT Nazioarteko Antzerki Eskolen Jaialdia ospatuko da ekainak 1 eta 5 bitartean ospatuko da, Bilbo eta Barakaldon.