Teknologia albisteak

Interneteko delituak: Europako polizia ikasle lanetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-05-31 : 10:05

Europako herrialdetako segurtasun indarrak Interneteko kriminalak harrapatzeko taktika eta baliabideak ezagutzen ari dira. Azken batean, kriminal "berri" hauek nola jarduten duten ulertu ari dira.

Auzitegi-informatika

Europa eta mundu guztian, "ciber-ikertzaileak" entrenatzen dabiltza auzitegi-informatikaren (informatika forensea) gainean. Krimenaren aurkako borrokarako teknika da; alde batetik, zientzia eta bestetik, polizia-ikerketa.

Ikertzaileek errekisatutako ordenagailuen disko gogorrak aztertzen dituzte. Eta ordenagailua delitu bat egiteko erabili zela frogatzen duten ezkutatutako artxiboak bilatzen dituzte. Jarraibideak ugariak dira; PC bat "bahitzeko" diseinatzen diren informatika-programak edota konspiratzaileen identitatea erakusten duten Sareko bilaketak, esaterako.

7Safe enpresak poliziei eta zibilei eskaintzen die auzitegi-informatikaren gaineko ikasketa. Britainia Handian Goi-Teknologiako Krimenaren Unitate Nazionalean auzitegi-informatika saila dute (NHTCU).

Orain gutxi, NHTCUk hamabi pertsona atxilotu zituen e-posta bidezko estafa iruzurragatik. Delitugile talde horrek, "phishing" izenez ezagutzen den estafa burutzen zuen, Britainia Handiko hainbat bankuetako bezeroengandik dirua eskuratzeko.

ADNaren antzera

Delitugileek goi-teknologia darabilte mota batzuetako delituak egiteko, estortsiotik droga trafikoraino. Auzitegi-informatikak betebehar garrantzitsuak bereganatu ditu ikerketa batean, polizia britainiarraren arabera, ADN probek duten garrantziaren antzera.

Erantzun

Sartu