Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia egongo dira jokoan. Lanak aurkezteko epea hilabetez atzeratu da aurten, abenduaren 15a arte, hain zuzen.
Aurkezteko epea
Urtero legez, abian dira zientziaren dibulgaziorako "CAF-ELHUYAR Sariak", XI. edizioa da oraingoan.
Aurtengo saioan, lanak aurkezteko epea hilabetez atzeratu da, beraz, parte-hartzaileak abenduaren 15a arte izango dute epea dibulgazio-artikuluak bidaltzeko.
Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat egongo dira jokoan aurtengo saioan:
Oinarriak eta aurreko edizioetako lan irabazleak www.zientzia.net eta www.elhuyar.org webguneetan ikus daitezke.
Beasaingo CAF enpresak babesturik, zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak sortu zituen ELHUYARek duela hamaika urte. Erronka hari tinko eutsiz, 1994az geroztik urtero aurkezten dira zientzia-dibulgaziorako "CAF-ELHUYAR sariak". Ehunka zientzialarik eta idazlek beren lanak argitaratzeko aukera aparta dira sariok, lortu duten oihartzunak erakusten duenez.
Erantzun
Sartu