Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egiten du. Edizio honetako lan esparruak literatura eta kazetaritza dira. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2004ko irailaren 9tik urriaren 10era arte egongo da zabalik, biak barne.
Ikerketa esparruak
- Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutako esparruak honako hauek
dira: antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura,
botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.
- 2004ko deialdian, honako ikerketa esparruak sartuko dira: literatura eta kazetaritza.
Bekaren ezaugarriak
- Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
- Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
- Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.
- Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
Eskatzaileak
- Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
- Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila bereko tituloduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
- Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide den titulu edo diploma bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.
Eskabideko arauak
Interesatuek eskaria egiteko eskabide-orria Portaleko Euskara, Hezkuntza eta
Kultura zerbitzuan eskuratu behar dute eta epe barruan aurkeztu Udaleko
erregistroan, behar den bezala beteta eta ondorengo agiri hauekin batera:
- Espediente akademiko zehaztua eta osatua. Lantaldeen kasuan partaide
guztienak.
- Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak prestatutako
eskabide-orriaren arabera, curriculum vitaea, titulazioa eta merituen
egiaztagiriak . Lantaldeen kasuan, partaide guztienak.
- Gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua,
ahalik eta zehatzena (15 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz:
- Lanaren ikerketa esparrua.
- Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera.
- Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia.
- Helburuak.
- Materialak, baliabideak eta lan metodologia.
- Lana garatzeko kronograma.
- Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa.
- Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.
- Eskatzaileen nortasun agiriaren fotokopia bat.
Dokumentazioa aurkezteko lekua eta epea
Dokumentazioa Eibarko udaletxeko Pegoran (Herritarren zerbitzurako bulegoa)
aurkeztu behar da. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2004ko irailaren 9tik urriaren 10era arte egongo da zabalik, biak barne.
Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe dagoela edo oinarri hauetan
eskatutako baldintzak ez dituela betetzen ikusiz gero, hamar eguneko epean
konpondu edo beharrezko agiriak ekar ditzala eskatuko zaio interesatuari. Bide
batez, hala egingo ez balu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela jakinaraziko
zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 71.1 artikuluan
aurreikusitakoaren arabera.
Harreman eta informaziorako helbideak:
- Helbide postala:
Eibarko Udala Euskara, Kultura eta Hezkuntza zerbitzua
Juan San Martin Beka
Portalea Kultur Etxea
Bista eder kalea 10
20600 Eibar (Gipuzkoa)
- Helbide elektronikoa: euskera.ei@eibar.net
- Telefaxa: 943 70 84 36.
- Telefonoa: 943 70 84 35.
Erantzun
Sartu