Erretzeari uzteko SMSak, Frantziako gizarte segurantzaren eskutik
Hamabi astetan zehar parte hartuko dute programan 1.200 boluntarioren artetik aukeratutako erretzaileek. Programaren barruan SMSek ere izango dute lekua. Erretzaileek mezu pertsonalizatuak jasoko dituzte poltsikoko telefonoan. Adinaren, sexuaren eta tabako dependentziaren araberako mezuak izango dira.
Eraginkorra bada, jende gehiagorentzako
Mezuak Frantziako gizarte segurantzako adituek, tabakologoek eta telefono konpainia bateko marketing adituek definitu dituzte mezuak.
Mezuak hiru motatakoak izango dira: aholkuak ("Uztea, gehiago zigarrorik ez ukitzea da" bezalakoak), abisuak eta onurak (adibidez, "azken zigarroa erre eta hamar urtera, erretzaile batek baino bi aldiz arrisku gutxiago duzu biriketako minbizia izateko").
Gizarte segurantzak, hilabete batzuetara, esperientzia ebaluatuko du. Eraginkorra bada, jende gehiagori zabalduko diote programa.
Hainbat metodo eta ekimen
Joan den astelehenean izan zen Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna. Horren harira hainbat informazio jaso dugu egunotan. Sustatun izan dugu lehen ere erretzeari uzteko beste zenbait ekimen eta programaren berri:
Nafarroako Gobernuak erretzeari uzteko tratamenduen finantzaketa publikoa onartu du
Erretzeari uzteko eskola on-line
Erantzunak kargatzen...