Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

2

Europar Parlamenturako Hauteskundeak 2004 sarean

Sustatu - Sustatu
2004-06-11 : 14:06

Hauteskundeak ekainaren 10etik 13ra bitartean egingo dira Europa osoko herrialdeetan. Espainiar eta frantziar estatuetan ekainaren 13a izango da hauteskunde eguna. Internet bidez berehala argitaratuko dira emaitzak.

2

Scribus 1.1.7 euskaraz: Quarken ordezkoa soft librean

Sustatu - Sustatu
2004-06-11 : 12:06

Scribus 1.1.7 – "Aliyssa" aurkeztu berri dute, programaren azken bertsioa. Autoediziorako lizentzia libredun programa da, doakoa. Azken batean, QuarkXpress-en ordezkoa da. Gainera, euskarazko itzulpena ere badago; guztira 25 hizkuntzatan eskuratu daiteke.

3

Begiratu azkar bat euskalgintzaren azken urteei

Lorea Agirre - -
2004-06-11 : 10:06

Lorea Agirre kazetari eta idazle beasaindarrak euskalgintzaren azkeneko urteetako historiari buruzko hitzaldia eman zuen ekainaren 4an, Donostian, Kursaalen, MIDASen batzar nagusian (Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkartea da MIDAS). Hainbat gogoetez gain, informazioa eta datuak ere eman zituen Agirrek.

1

Antso Jakituna Fundazioak euskal ondarearen liburutegi digitala sortu du

Sustatu - Sustatu
2004-06-11 : 10:06

Antso Jakituna Fundazioak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 3.000 izenburu inguru bildu ditu liburutegi digitalean; 800.000 irudi ere ikus daitezke sarean. Euskal ondare bibliografikoa helaraztea du helburu ekimenak.

1

Jainkorotz! zein da El Correo Digital-eko hau? Steve McQueen ala Andu?

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2004-06-10 : 17:06

Atzo aurkeztu zen Anjel Lertxundiren liburu berria, Konpainia Noblean. Euskal Herriko hedabide digital indartsuenak, El Correo Digital-ek, atera du berria. Eta Julen Gabiriari irakurri diot gaur Interneten: Espainian barriro be esango dabe euskal idazleek eskopeta kargauta idazten dabela...

Anton Abbadia sariaren deialdia egin du Gipuzkoako Diputazioak

Sustatu - Sustatu
2004-06-10 : 13:06

Gipuzkoako Diputazioko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuak 2004ko Anton Abbadia saria deitu du, euskararen erabilera sustatzeko alorrean nabarmendu izan diren pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko asmoz. Hautagaiak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.

Teatro laburreko Gidoien Saria

Mikel - Cafe Bar Bilbao
2004-06-10 : 11:06

Kafe Bar Bilbaok, Bilboko Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, "Kafe Bilbao - Teatro laburreko Gidoien Saria" lehiaketaren laugarren edizioa aurkezten du. 2004ko Urriaren 31a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.

15

Sustatu da webgune euskaldunik bisitatuena, Alexaren esanetan

Sustatu - Sustatu
2004-06-10 : 10:06

Cybereuskadi Elkarteak Euskal Herriko webguneen ranking-a kaleratu du Alexaren datuekin. Ranking horretan oinarrituz, guk webgune euskaldun elebakarren sailkapena egin dugu. Podiumeko hiru postuetan, Sustatu, Berria eta Euskalerria.org. Zenbagarren dago zurea?

5

"TCP/IP Sareak" liburua sarean

JM Rivadeneyra - UPV/EHU
2004-06-09 : 13:06

Interneten teknologiari buruzko euskaraz egindako aurreneko liburua eskuragarri dago sarean.

Nafarroa eta EAEko gobernuen webguneak ez dira eskuragarriak

Sustatu - Sustatu
2004-06-09 : 11:06

Acctiva izeneko enpresa batek Espainiako komunitate autonomoetako gobernuen webguneak aztertu ditu, eskuragarritasuna (accesibility) kontuan hartuta. Eskuragarritasun txarrena dutenen artean daude Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren webguneak.

UEUren Etengabeko Prestakuntzako eskaintza 04/05

Alberto De Abajo Gonzalez - Udako Euskal Unibertsitatea
2004-06-09 : 10:06

Aurreko urteotan legez, Udako Euskal Unibertsitateak zehazturik dauka 2004/2005 ikasturterako bere Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako eskaintza. Irakaskuntza ez-unibertsitarioaren alorrean, urtero, bere eskaintza berrizten du UEUk, datorren ikasturtea 8. izango genuke.

2.175.000 euro Jakintza Sustatzeko Gipuzkoan

Sustatu - Sustatu
2004-06-08 : 11:06

Gipuzkoa berrikuntzaren eta jakintzaren lurralde izan dadin, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde horretan jakintza sustatzeko dekretu berritzailea kaleratu du, etengabeko ikaskuntzan oinarriturik.

Alphagalileo: Europako ikerketaren berri ematen duen webgunea, euskarara eta gaztelaniara itzulita

Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2004-06-08 : 11:06

Elhuyar Fundazioa Alphagalileoren partaide bihurtu zen 2003k otsailean eta hauek izan dira bere eginkizunak: Euskal Herrian egiten den ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzen berri ematea; Alphagalileoko zuzendaritza-taldeko partaide izatea eta Alphagalileo euskarara eta gaztelaniara itzultzea.

Bizikleta, Interneterako konexio eta guzti

Sustatu - Sustatu
2004-06-08 : 10:06

Yuri Guitman New Yorkeko artistak Interneterako konexioa eskaintzen duen bizikleta asmatu du; WIFI haririk gabeko sarearekin konektatzen da. Atzealdeko poltsan dago ordenagailua eta antenak bizikletaren egituran daude jarrita.

Web-kudeatzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia

Sustatu - Sustatu
2004-06-07 : 13:06

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) web-kudeatzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du. Hiru lurralde historikoetan, EAEko Administrazio Orokorretan eta haren erakunde autonomiadunek duten edozein bulegotan aritzeko lan-poltsa da. Eskabideak aurkezteko epea ostiralean, ekainak 11, amaituko da.

4

Markel Irizarren webgunea sarean

Sustatu - sustatu
2004-06-07 : 12:06

Klik batzuk egin osatean webgune kurioso bat topatuko dugu. Bilatzaileetan izenak sartu eta txirrindulari askok sarera egin dutela ikus dezakezu. Markel Irizar sarera iritsi berri da: Beste Webgune Euskaldun Bat.

Emakunde sariak, laster

Sustatu
2004-06-07 : 11:06

Zabalik dago epea lanak aurkezteko aurtengo Emakunde sarietan. Lau arlo hauek onartuko dira: komunikabideak, publizitatea, hezkuntza eta kirola. Lanak irailaren 30erako aurkeztu beharko dira.

Ordenagailua garunarekin kontrolatzeko sistema asmatu dute

Sustatu - Sustatu
2004-06-07 : 10:06

Alemaniako ikertzaile batzuek "Brain Pong" izeneko bideojokoa garatu dute. Bideojokoak gizakiaren pentsamenduekin bakarrik funtzionatzen du. Asmakuntza berri honek agerian uzten du posible dela ordenagailua pentsamenduekin maneiatu edota erabiltzea.

Gillermo Perea: “Etxebizitzaren arazoa konpontzen duen formula aurkitu dugu"

Oihana Elorza - Goienkaria
2004-06-04 : 12:06

Gasteizko talde batek formula bat aurkitu du, egungo etxebizitzaren arazoari irtenbidea aurkitzen diona. Formula hori edozein herritan aplika daitekeela esan du. Nork bere etxea eraikitzean dago oinarritua formula. Goienkariari adierazi dionez, "langabezian dauden herritarrei prestakuntza eskainiko zaie eta lanean hasiko dira. Soldataren zati bat etxebizitzaren sarrera ordaintzeko gordeko da". Horra hor irtenbidea.

1

Kontseiluak Iruñeko manifestaziora irratia eramateko dei egin du

Kontseilua - Kontseilua
2004-06-04 : 10:06

Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek, eta Kontseiluko ildo politiko instituzionalaren arduradunak, Iñaki Lasak “Hizkuntz Eskubideak! Denon Konpromisoa” manifestazioa egiteko Iruñeko Udalak jarritako oztopoen gainetik bere mezua bertan egongo dela adierazi dute.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››