Teknologia albisteak

Anjel Lertxundiren hitzaldia: Literatura eta Xuxen

Erabiltzailearen aurpegia
Iban Arantzabal - Bergara
2004-06-03 : 12:06

Anjel Lertxundik hitzaldi majoa egin zuen Markeskuan. Bariku arratsaldea zen eta ez dakit horregatik ote den, baina 10 lagun baino ez ginen izan entzule. Portatilean ere jaso nezakeen han esandakoa, baina betiko moduan, lagun bati papera eskatu eta han idatzi… Hortik gaur arte Sustatun eman ez izana.

Labadoratik pasatutako paper batetik egin dut idatzi hau. Aurreko barikuan izan zen Lertxundi Eibarren eta egin zuen hitzaldia literatura eta teknologia berrien gainean . Eta gero, Euskal Jaia zen Eibarren. Eta han egon nintzen ni Mal de ojo rumba eta ijitoen erritmoak entzuten, eta akordatu ez fraketatik papera ateratzea etxeratzean, eta non egongo ote zen papera, eta… hara! Topatu eta idatzi. Ia astebetera, baina hemen da kronikatxoa:

Anjel Lertxundiren hitzaldia zegoela irakurri nuen Sustatun. Literatura eta teknologiaren gaineko hausnarketa Gaiak eta hizlariak interesgarriak ziruditen eta halaxe izan zen. Nola Lertxundik ez dituen hitzaldiak errepikatzen han eta hemen… Hona eman zituen apunte batzuk:

  • Ordenagailua erabiltzea esaten dute autoa gidatzea modukoa dela: ez da egia. Autoak dituen elementu guztiak baliatzen ditut. Ordenagailuarekin milioitik bat-edo erabiliko dut. Cortar y pegar bizkor egiteko modua ikastetik urrunago…
  • Ikastaroak egin beharko nituzke Internet eta informatika ikasteko, denbora ez galtzeko bidea litzateke. Hala ere, denborarik ez ikastaroetarako. Horra hor kontradikzioa.

Mac-ekin egiten du lan Anduk: Ia hasieratik egiten du lan Mac-ekin eta arrazoiek ere eman zituen:

  • PCra pasatzea asko kostatuko litzaidake.
  • Euskal Edizio munduan Mac-a erabiltzen da.
  • Birusak ez dira hain erraz sartzen. Oraindik “inpermeablea” omen da (horixe esan gura du Macintosh hitzak ingelesez).
  • Xuxen alter ego polita dela esan zuen Lertxundik: Asier Etxeberriak, esaterako Patri erabiltzen du, nik Xuxen Beldurra ematen zidan ze izugarrizko mesedea egiten digu Xuxenek idazleoi. Xuxeni eskatzen zaiona Euskaltzaindiari eskatu beharko niokeela ere pentsatu nuen…
  • Esan banuen esan nuen: "Xuxenekin ezin da literatura idatzi" Gorriz azpimarratzen duen guztiarekin… Euskalkiak falta dira Xuxenen barruan, esaterako. Euskara akademiko edo informatiboetarako ezinbestekoa da, baina literaturarako… Adibidez esaldi hau:
    "Amona irkina zen": ilobak estandarragoaren izenean aukeratzen du "txikia" eta ez "irkina". Ze Xuxenek gorriz markatzen du irkina… espresioa galtzen du zuzentasunaren izenean. Hori literaturaren kaltetan da, balio dialektala galtzen da..

Xuxen

  • Orain, xuxeni esker txukunago eta zuzenagoak dira artikuluak.
  • Hitzak azpimarratu aldiko hausnarketa linguistiko, morfosintaktiko eta abarrekoak eragiten ditu.
  • *Mugikaren hiztegia Internet baino anabasa handiagoa zen, hau da, irizpide gabe tresnak gaizki erabiltzen dira. Mugikaren hiztegian begiratu "carnicero" eta "haragijalea" agertzen da lehenengo adiera moduan, "itzulpen" hori DV-n ere agertu da eskelaren batean… Mugikaren hiztegian irizpidea behar den moduan, Xuxen erabiltzean ere behar da. Erakutsi egin behar da tresna nola erabili eta tresnarekin batera irizpideak banatu.
  • Xuxenek nekez onartzen ditu baserritarren, arrantzaleen eta abarrekoen hizkerak. Alderdi horretatik literatura idaztea zailagoa da. Lazkao Txikiren hitzak markatzen ditu Xuxenek, literaturaren kaltetan.

Teknologia berriek idazteko modua aldatu dute

  • Idazmakina-ordenagailua: prozesu mentala aldatu da. Lehen estrukturatuagoa zegoen buruan dena tekla zanpatu orduko. Orain simultaneoa da aldaketa, bat batekoa. Prozesu mental hauekin literatura egiteko era ere aldatzen ari da. Perpausen egitura, perpausen nolakoa, menpekoak nola idatzi… aldatzen ari da. Informatika literaturara sartu zeneko garaia aztertu beharko da. Modu desberdinak ditugu mundu desberdinak sortzeko.
  • Internet = anabasa: Hazparneko apaizaren bertsoak, esaterako, modu desberdinean daude Interneten. 2-3 bertsio aurkitu ditut, eta segituan, liburuak begira egon barik. Internet linboa da, bataiatu gabekoen arimak daude bertan. Umetan linboa ulertzea zaila bazen, orain Internet da linboa. Internet izugarrizko tresna da idazterako orduan.

Erantzun

Sartu