Yahook spywarearen aurkako sistema txertatu du bilatzailean
2004-06-01 11:06
Joan den astean jarri zuen martxan Yahook barra bilatzailearen beta bertsioa. Software horren berritasuna da spywaren aurkako erreminta duela; nahi ez diren programa zelatariak erraz ezabatuko ditu erreminta horrek.
Erabiltzaileak spawarearen aukera desaktibatu, ezabatu edo mantentzeko aukera izango du. Zerbitzu hori egiten erabilitako teknologia Pest Patrol softwarean oinarrituta dago.
Yahooren barrak bilatzailearekin batera, erreminta hauek ere eskaintzen ditu: pop-upak blokeatzekoa, bookmarksa eta pertsonalizatu daitezkeen funtzio batzuk.
Erantzunak kargatzen...