Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sareko kontrola zelan erabili

Bere seme bakarra, Ahmed, Frantzian da, ikasten. Agureak e-mail bat bidali zion, arazoa azalduz:

"Ahmed maitea: triste nabil, aurten ezingo baititut indabak baratzean erein. Zaharregia nauzu halako lanetarako. Hemen bazeunde, badakit niregatik lurra irauliko zenukeela. Dagoela Ala zurekin. Aita."

Lau egun igarota, semearen erantzuna jaso zuen e-postan:

"Aita maitea, kontuz mesedez, ez irauli baratzeko lurra, otoi eta arren, hortxe ezkutatu bainuen hura. Ez adiorik. Ahmed."

Egun hartako gauean bertan, goizaldeko laurak aldera, Udaltzainak, FBIko agenteak, CIAkoak eta Pentagonoko kide batzuk baratzean sartu eta lur guztia irauli zuten, antraxaren bila, lehergailuak egiteko osagaien xerka. Ez zuten ezer aurkitu haatik; ospa egin zuten.

Biharamunean, agureak semearen beste e-mail bat hartu zuen:

"Aita maitea: honez gero ziur aski indabak erein ahalko dituzu. Egoera kontuan hartuta, bururatu zaidan egokiena izan da. Maite zaitut. Zure seme Ahmed."

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu