Teknologia albisteak

FPG Edit 0.4 programa euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
3Arrano Euskalgintza Taldea - 3Arrano Euskalgintza Taldea
2004-06-03 : 11:06

Div Games Studio edo Fenix jokogintzako programak darabiltzatenentzako erabilgarria da FPG Edit 0.4 programa. Doako programak edo freewarea euskaratzeko egitasmoaren barne egindako lana da.

Doako programak edo freewarea euskaratzeko egitasmoa orain ez asko hasi genuen 3Arrano Euskalgintza Taldekook, eta "gailuE" izena eman genion. GailuE egitasmoaren lehen lana FPG Edit 0.4 euskaratzea izan da. FPG Edit Code Master-ek sorturiko gaztelerazko programa bat da, ingelera eta galegora itzuli dute; orain guk euskarara itzuli dugu.

Div Games Studio, edo Fenix jokogintzako programak darabiltzatenentzako guztiz erabilgarria da FPG Edit 0.4. Jokogintzako bi programa horietan beharrezkoak diren FPGak (irudiak biltzen dituzten fitxategiak) sortu eta eraldatzeko erabiltzen da FPG Edit. Informazio zehatzagoa duzue http://www.webgune.net/web/3arrano/gailue_fpg.htm orrialdean.

Hurrengoa, IZarc

Nahiz eta programa hau askorentzako ez den erabilgarria izango (nahiz eta euskarazko jokoak egiteko gogoa sortzea itxaroten dugun honela), hurrengo euskaratzeko asmoa daukagun gailua ezinbestekoa da gaur egunean: IZarc fitxategi trinkogailua. Programa hori WINZIP bezalakoa da, baina RAR, TG, Z,... eta beste fitxategi mota ugari onartzen ditu.

Euskarazko jokoak eta softwarea

3ARRANO Euskalgintza Taldea euskararen (eta ondorioz Euskal Herriaren, Xalbadorrek bezala guk ere ezin dugulako bat bestea gabe ulertu) aldeko talde bat da, eta batez ere honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

Gure webgunean euskarazko iritzi artikuluak, irakurgaiak, euskara aztertzeko aldizkari bat, sareko informatika bihilabetekari bat, euskal gaiak,... aurki ditzakezue; eta, noski, baita guk eginiko jokoak eta euskaratu ditugun programak ere.

Gainera, inork programa bat proposatu nahi badigu euskaratu dezagun, gure helbidera idatzi besterik ez du: 3arrano@euskalerria.org

Erantzun

Sartu