Arrate Kultur Elkarteak, ...eta kitto! Euskara Elkarteak eta UEUk elkarlanean, "Berbaldixak" egitasmoaren barruan ikasturte honetan antolatutako lehen ekitaldia da. Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian izango da, irailaren 17an, 18:30ean.
Sustatu eta "Egunen harian" blog pertsonalaren arteko akordioaren ondorioz, Xabier Mendiguren Elizegi bietarako berri-emaile ibiliko da 2004ko Donostiako Zinemaldian. Ostiralean, hilak 17, hasiko da Zinemaldia. Egunero, sail ofizialeko filmen nondik norakoen berri emango du Mendigurenek.
Euskal Idazleen Elkarteak, Bergarako UNED ikastetxearekin eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz fundazioarekin elkarlanean antolatutako idazle eskolak urriaren 16an hasiko du ikasturtea, bai lehenengo mailan eta bai bigarren mailan. Izen ematea irailaren 1etik 30era bitartean irekiko da.
Aditu talde baten arabera, Kubricken "2001: a space odissey (1968)" filmeko une hori da zientzia fikzioaren historian onena. Hal 9000 konputagailua erotzen den momentua, hain zuzen ere.
eFaber-ek FisIkas aurkezten du, bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat euskarri osagarri izateko asmoa duen zinematika eta dinamikari buruzko webgunea. Asmo nagusia, askori kostatzen zaizkien gai horiek ulergarriagoak egitea.
Euskal Irrati Telebistak martxan jarri berri du Albisteen eta informazioaren Euskal Kanala, eitb24.com. Eguneko 24 ordutan argitaratuko dira albisteak; etengabeko eguneraketa egingo da. Albisteak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez irakurri daitezke.
"Gu eta gure hizkuntzak" eguna egingo da Oñatin irailaren 18an, zapatuan. Euskara, galegoa eta katalana aldarrikatzeko eguna da. Hiru lurraldeetako herritarrek euren musika, gastronomia, poesia, festa eta hizkuntza ekarriko dituzte.
Biharko aurpegiak, The Face of Tomorrow, artea eta antropologia nahasten dituen proiektua da. Iruñakoak mundu guztiko hirietako aurpegien artean aurkituko ditugu.
eGipuzkoa Planaren 2. Hitzaldi Zikloa izango da irailaren 29an eta 30ean; Donostiako Parke Teknologikoaren (Miramon) auditoriumean. "e-Hezkuntza" eta "Informazioaren gizartea pertsona guztientzat" izango dira jardunaldien ardatzak.
Ondarroako BOLO-BOLO aldizkariak VI. Testamentu Gutunen Lehiaketa antolatu du.
Hizkuntza Politikarako Legea ez duelako bete jarri dio isuna Espainiako Postari Kataluniako Gobernuko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak.
Egunotan hasi da Montxo Armendariz Obabakoak liburuan oinarritutako pelikula filmatzen. Zuzendariaren lana eta sentiberatasuna ezagututa, itxaropen handiak dauzkat film ederra sortuko duela. Ea hala den.
Astebete igaro da Sustatuk Jamaika Ikusteko... saila sortu zuenetik. Aldi horretan 65 erreferentzia jaso dira sail berrian. Jendea ere hasi da bertan sartzen.
Askotan idatzi izan dugu Sustatun bilatzaileen inguruan eta, batez ere, Googlen inguruan. Baina, inork egin ote du inoiz ondoko galdera? Zer bilatzen du jendeak Googlen eta beste bilatzaileetan? Josemiguel.net-ek, galdera horri erantzun nahirik, bilaketa xelebreenak batzen dituen webloga egin zuen.
Viena hiriko IMAX zinema areto batean jarriko dute lehenengoz lurrina sortzeko teknologia. Hau da, 3Deko pelikula bat ikusi eta entzuteaz gain, usaindu ahal izango da. Usaimen sentsazioa izango dute bezeroek, agian ez beti gozoak.
Apirilean egin zen Euskal PEN Klubaren Sortze-Batzarra. Hainbat idazle, kazetari, entsegugile eta kantagile dira Klubeko kide. Egunotan, irailaren 5etik 13ra, Norvegiako Tromso hirian egiten ari den Nazioarteko Pen Klubaren 70. mundu batzarrean lortu du ofizialtasuna Euskal PEN Klubak.
Bihar bi urte, minbiziaren atzaparkada nozitu nuen. Harrezkero, hara eta hona ibili naiz, tratamenduetan. Baina, azkenik, hasi naiz berriro lanean. Beraz, artikulu honekin amaituko da nire kontakizuna gaixotasunaren gainean.
Baleike Kultur Elkarteak 10 urte bete ditu aurten. Beste hainbat ekitaldiren artean bere webgunea jarri du abian: www.baleike.com. Webgune parte-hartzailea da hau, Blog modukoa. Eta dagoenekoz arrakasta bizia du.
Euskararen erabileraren atzerakada itzelak kezkatuta, putzutik irteteko aukera bat proposatzen digu Zapiainek, tximinoen gaineko Txillardegiren gogoetan oinarriturik.
Duela urtebete baino gehiago argitaratu zen Sustatun webgune batzuek euskara ezkutatzeko egiten zituzten amarruen albistea. Hainbat emailen eta urte bat pasa ondoren, webgune horietako batek euskara normalizatu du. Edukazioz presioa egiteak bere fruituak ematen dituela agerian geratzen da.