Viena hiriko IMAX zinema areto batean jarriko dute lehenengoz lurrina sortzeko teknologia. Hau da, 3Deko pelikula bat ikusi eta entzuteaz gain, usaindu ahal izango da. Usaimen sentsazioa izango dute bezeroek, agian ez beti gozoak.
Zentzumenak
XX mendeko hogeiko hamarkadan irudiei soinuak gehitu zitzaienean, filma eta zine esparruak aldaketa nabarmena jaso zuen. Etorkizun hurbilean ikusmen elementuak, entzumen elementuak eta usain elementuak uztartuko dira emanaldietan; beraz, orain artean baino zentzumen gehiago erabiliko dituzte ikusleek zinema aretoan. Teknologia berria 2005 urtean jarriko da martxan Vienako zineman. Berritasuna Yellow Point multimendia taldeak landu du. Ordenagailu bidezko kontrola izango du.
Usainen sarrerekin batera (agian ez beti gozoak), irudiaren kalitatea hobetuko duen teknologia berria ere estreinatuko dute Vienan.
Aurretiko saiakerak
Usain sistema edota teknologia orain garatu badute ere, zinean usaina sartzeko ideia aspalditik dator; orain dela mende batetik, alegia. Zinea eta usaina bateratzeko lehenengo saiakera Pensilvaniako Family Forest City zinema aretoan (AEB) egin zuten, 1906an. Bertako arduradunek arrosa urez kotoi bolak busti eta aireztailuaren bidez zabaldu zuten lurrina areto osora "Arrosen Torneoa"-ren (jai tradizionala) gaineko albistea proiektatzen zeuden bitartean.
Hala ere, George Fitzmaurice-n "El gran combate" (1928) da lehenengo usaindun fikziozko filma. Aireztailuen bitartez zabaldutako usain ezberdinek filmeko gertaerekin bat egiten zuten. Aireztailuaren bidezko "sistema" honek hainbat arazo sortu zituen; usainak bota bai, baina ezin ondo uxatu. Esaterako, jendea atera behar izan zuten areto batetik, bertan sortutako usai kopurua eta nahasmena zela eta. Sistemak ez zuen aurrera egin. Gainera, garai hartan, soinua zine munduan barneratu zen, protagonismo guztia bereganatuz. Gerora ere, hainbat saiakera egin dira, baina, batek ere ez du aurrera egitea lortu.
Erantzun
Sartu