Donostiako Zinemaldia egunero Sustatun
"Lotsa gutxi eta ausardia dexente behar du zinemarekin lotura zuzenik gabeko batek, bat-batean zinemaldi handi bateko kritikari bihurtzeko. Baina tira: zinemaldiko epaimahaiaren burua idazle ospetsu bat baldin bada, idazle apal batek izango du bere iritzitxoak emateko aukera, ezta?"
Horixe dio Mendigurenek Egunen harian blog pertsonalean.
Sustatuko akreditazioarekin Sail Ofizialeko film guztiak ikusiko ditu Xabier Mendigurenek, eta film horien berri emango du bai Sustatun, bai bere blogean. Hurrengo eguneko egunkarietako kritiken zain egon beharrean, pelikula estreinatu eta egunean bertan izango duzu horren berri Sustatun.
Woody Allenen azken filmaren estreinaldia
Ostiralean hasiko da Donostiako Zinemaldia eta, hasteko, Woody Allenen azken filma estreinatuko dute: Melinda and Melinda. Allenen filma berria lehiaketaz kanpo proiektatuko da.
Ostiralean, hilak 17, hasi eta irailaren 25era bitartean zinemazaleek aukera bikaina dute Donostian, ohiko zinema aretoetan ematen ez dituzten pelikulak ikusteko modua egongo baita. Ikusi programazioa Zinemaldiaren webgunean.
Erantzunak kargatzen...