Teknologia albisteak
1

Biharko aurpegiak

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - Eibar.org
2004-09-14 : 13:09

Biharko aurpegiak, The Face of Tomorrow, artea eta antropologia nahasten dituen proiektua da. Iruñakoak mundu guztiko hirietako aurpegien artean aurkituko ditugu.

Sudafrikan jaio eta Mike Mike izeneko artistak gizon eta emakume askoren argazkiak atera ditu munduko hiri ezberdinetan eta morphing softwarearekin toki bakoitzerako aurpegi berriak sortzen ditu. The Face of Tomorrow webgunean batzuk besteekin nahastu eta bataz besteko aurpegiak lortzen ditu gizonezko eta emakumezkoentzat. Ankara, Instanbul eta Damaskon bakarrik gizonezkoen argazkiak hartu zituen.

Normalean, sortzen diren aurpegi artifizial berriak erakargarriagoak, xarmangarriagoak dira. Egia esan, lortutako erretratu berrietan aurpegi denak eder-ederrak ditugu, argazki, poster eta liburuak saltzeko apropos.

Argazkietan agertzen direnen bataz besteko adina 25 urtekoa denez, etorkizunean ezagutuko ditugun aurpegi motak aurreikusteko aukera ematen omen digute.

Gaur egun mundu osoko 25 hirietako argazkiak daude: Sao Paulo, Sidney, Bogota, Buenos Aires, Hong Kong, Tokyo, Tel Aviv, London, Budapest, .... eta Iruña!

Hemen dituzue proiektuko hiri guztiak

Iruñako etorkizuneko aurpegiak dira bertan. Nafarroako Unibertsitatean 20 argazki atera zituzten eta guztiak nahastearen emaitza aurkezten da faceoftomorrow webgunean. Agian norbait ezagutuko duzu.

Proiektua open source bezala definitzen du artistak. Irekia da, webgunean argazkiak nola atera behar diren eta nola gehitu daitezken zehazten du.

Erantzunak

Eneko
2004-09-17 : 03:11

Sareko IDFuel-ek elkarrizketa egin zion atzo albistean aipatzen zen Mike Mike argazkilariari, The (Not So Evil) Face of Globalization izenpean.


Erantzun

Sartu