Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

2

1.5 Gb poltsikoko telefonoan

Sustatu
2004-09-10 : 10:09

Samsung-ek 1.5 Gb-eko disko gogorra duen poltsikoko telefonoa aurkeztu du, ITU Asia Telecom 2004 azokan. Mp3 artxiboak erreproduzitzen ditu eta mega-pixel bateko argazki kamera du. Hil honen erdialdean jarriko dute salgai Korean.

3

Javier Agirresarobek eta Juan San Martinek sari bana jaso dute

Sustatu
2004-09-09 : 18:09

Javier Agirresarobe argazki zuzendariak jaso du 2004 Espainiako Zinematografia Saria. Irailaren 18an jasoko du saria Donostiako Zinemaldian. Bestalde, Juan San Martinek Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria jaso du. Biak eibartarrak dira.

2

Poeta izan nahi duenarentzako aholkuak

Xabier Mendiguren Elizegi - Mendigurenen blog-etik
2004-09-09 : 12:09

Abuztuaren 29, igandea, eta biharamunean lanera bueltatu behar nuenez periodiko-jana egiten aritu nintzen, Larraitzen. "El Pais"en "¿De veras quieres ser poeta?" izeneko artikulu bixi bat irakurri nuen, Empar Moliner-ek idatzia, erdi-txantxetan erdi-serio poeta-gai sentitzen denari aholku-sorta bat ematen diona. Euskaratuko ote nuen hasi nintzen, baina neure kasa moldatu dut azkenean, haren ideia bat edo beste hartuta.

Sakelako telefonoak birziklatzeko ekimena

Sustatu
2004-09-09 : 11:09

Eroski Taldeak eta ASIMILEC (Asociación Multisectorial de Empresas Españolas de Electrónica y Comunicaciones) elkarteak beste ekimen bat abiatu zuten apirilean. "Tragamovil" da kanpainaren izena eta horren bidez, erabilgarri ez diren sakelako telefonoak birziklatzen dira. Aparailu bat birziklatzearen kostua 0,9 eurokoa da.

Aisa Harrera-Ikastaro berriak urrian hasiko dira

Begoña Martinez Monasterio - HABE
2004-09-09 : 10:09

"Etorkinak Euskara Ikasten" ikastaroen eskaintza herri eta euskaltegi gehiagotara zabaldu da. Aurten apirilean eskaini ziren lehendabiziko aldiz Aisa Harrera-ikastaro hauek eta orain udazkenean eskaintza zabaldu egin da.

3

GOIENKARIAK 18.185 aleko difusioa dauka OJDren arabera

Komertzial Saila - Goiena
2004-09-08 : 12:09

GOIENKARIA, Debagoieneko astekaria, OJD erakundeak ikuskatzen du. OJD erakundeak idatzizko eta Interneteko hedabideen tirada eta difusioa zenbatu eta kontrolatzen ditu.

2

Irakeko erresistentzia sarean: egia ala gezurra?

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2004-09-08 : 11:09

Irakeko erresistentziak gauzak Interneten argitaratzen dituela esaten digute hedabideek... Baina egia ote? Foro batzuetara baten batzuek komunikatuak bidaltzen dituztela ematen du, behintzat.

HUHEZIk kirol masterra sortuko du

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2004-09-08 : 10:09

Mondragon Unibertsitateak master bat sortuko du, kirol erakundeak eta ekintzak kudeatzeko. Masterra urriaren 4an abiatuko da Eskoriatzan, MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean.

10

SOS: Larrabetzuko "Hori Bai" gaztetxea bota gura dute

Hori Bai Gazte Elkartea - Larrabetzutik
2004-09-07 : 17:09

1965ean sortu zen HORI BAI Gazte Elkartea eta Larrabetzuko Andra Mari 23 kaleko eraikina hartu zuen etxetzat, gaztetxetzat. Zenbakiak hainbeste maite dituztenak atoan konturatuko dira datorren urtean 40 urte beteko direla HORI BAI sortu zenetik. Orain bota egin gura dute.

4

Giga biko posta elektronikoa, dohainik... ...eta euskaraz!!!

Joxe Rojas
2004-09-07 : 15:09

Horixe da duela gutxi aurkitu berri dudana. Google-ren GMail famatuan izena emateko gonbidapenak salerosten diren bitartean, Burgosko enpresa batek gMailen eskaintza gainditu eta 2 Gb-eko doako posta elektronikoa eskaintzen hasi da... besteak beste euskaraz, katalanez zein galegoz erabil daitekeena.

UEUk graduondoko eta doktorego programak antolatu ditu

Ainhoa Latatu - UEU
2004-09-07 : 12:09

Udako Euskal Unibertsitateak hirugarren zikloko hainbat graduondoko, master eta doktorego antolatu ditu 2004-2005 ikasturterako: "Euskal Herria XXI: euskaldunak marko politiko, kultural eta berriei begira" (doktorego programa); "Estatistika eta Konputazioa" (graduondokoa); HIZTEK graduondokoa eta "Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua" (masterra eta doktoregoa). Izena emateko epea zabalik da.

Prest dago Navarparty II

Sustatu
2004-09-07 : 10:09

Irailaren 24tik 27ra ospatuko da Iruñean Navarparty. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta guztira, 512 pertsonentzako lekua egongo da. Iaz bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Unibertsitate Pabiloian" egingo da. Jaialdian hitzaldiak, tailer praktikoak eta zuzeneko erakusketak izango dira. Interneterako 45 Mb-eko banda zabalera prestatuko dute.

2

Atal berria: Jamaika ikusteko jaio gara

Sustatu - Sustatu
2004-09-06 : 13:09

Atal berria dauka Sustatu-k gaurdanik: "Jamaika ikusteko jaio gara". Interneteko erreferentziak, hitz bitan: zer-edo-zer ikusi, irakurri edo bisitatzeko gonbidapena, lotura batekin eta esaldi soil batekin. Horixe da atal honen funtsa.

1

Nola bizi Microsoft gabe

Dick Turpin
2004-09-06 : 13:09

Gero eta jende gehiago ari da alternatiba bila Microsoften tiraniatik alde egiteko. Webgune bat ere sortu da jende horrek ahalik eta informazio gehien izan dezan.

Munduko ziberkafe zaharrenak hamar urte bete ditu

Sustatu
2004-09-06 : 11:09

Londresen dago ziberkaferik zaharrena. 1994ko irailean zabaldu zuen Eva Pascoe izeneko ikasle poloniar batek Cyberia Cafe izenarekin (BTR Internet gaur egun). Hamargarren urteurrena ospatzeko Britainia Handiko Yahoo atariak munduko ziberkafe onenak aukeratzeko lehiaketa jarri zuen martxan. Badaude, bai, ziberkafe bitxiak munduan...

Medio digitalei buruzko topaketak Katalunian

Sustatu
2004-09-06 : 10:09

Irailaren 22an hasi eta urriaren 3ra bitartean Medio digitalen Lehenengo Nazioarteko Astea egingo da Vilanova i la Geltrú-n (Bartzelona) eta Tarragonan. Kazetaritza digitalari buruzko mintegia, foro profesionala eta ikertzaileen topaketa antolatu dituzte.

75 urte euskararen aldeko borrokan, Txillardegiri omenaldia

Xabier Mendiguren Elizegi
2004-09-03 : 15:09

Irail honetan bertan 75 urte betetzen dituela-eta, urtebetetze honek sorkuntza-aldi betean harrapatzen duenez gainera, omenaldi xume bat egin nahi izan diogu Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri. Datorren astean eskainiko den hitzaldi-sorta bat izango den omenaldi honen funtsa, Txillardegiren bizialdi aberatsa errepasatu eta haren ekarri oparoa aztertzeko, arloz arlo.

1

Representa 04. Graffitiari buruzko I. jaialdia

Representa 04 - Donostiatik
2004-09-03 : 12:09

Irailaren 3tik 25era graffiti artistikoaren inguruko jaialdia egingo da Donostian. Helburua graffitia espresio artistiko gisa aldarrikatzea da.

2

"table" gabeko maketazioa eta estandarrak HTMLan

Gari Araolaza - CodeSyntax
2004-09-03 : 11:09

Artikulu teknikoa da hau, HTMLa eta estandarrak interesatzen zaizkizuenontzat. Zu, HTML garatzaile: hasi zara estandarrekin lan egiten?

Film Laburren Lehiaketa Interneten

Sustatu
2004-09-03 : 10:09

Fotogramas zine aldizkariak I. Laburren Jaialdia antolatu du. Dagoeneko zabalik da lanak aurkezteko epea eta 2005eko urtarrilaren 3an bukatuko da. Jaialdi honetan, 12 minutu baino gutxiagoko laburrak aurkeztu daitezke. Lehiaketa gai librekoa da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››