Teknologia albisteak

Fisika ikasteko webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia
eFaber - eFaber
2004-09-15 : 10:09

eFaber-ek FisIkas aurkezten du, bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat euskarri osagarri izateko asmoa duen zinematika eta dinamikari buruzko webgunea. Asmo nagusia, askori kostatzen zaizkien gai horiek ulergarriagoak egitea.

Gai bakoitzak, ondoko atalak ditu:
  • Sarrera teorikoa, hau da, normalean klasean azaltzen den zatia, baina oso laburtuta eta zehatza
  • Ebaluaketa test-ak: aurreko puntuan irakurri duzuna ulertu duzun konprobatzeko
  • Simulazio interaktiboak: hau seguraski atalik dibertigarriena izango da. Erabiltzaile bakoitzak ariketen hasierako baldintzak alda ditzake bukaerako emaitzan dituen eraginak ikusteko.

    Adibidez, suposa dezagun ondartzan gaudela pilota batekin jolasten, eta aurrean daukagun lagunari pasatu nahi diogula. Jaurtiketa hau egiten dugun abiadura, angelua edo pilotaren pisuaren balioak aldatu ditzakegu grafiko batean ikusiz zeintzuk lirateke jarraituko lituzkeen helbide ezberdinak

Erabiltzera animatzen zaituztegu, eta espero dezagun azterketetan eragin positiboa izatea ;-)

Egitasmo honek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren EIMA III programaren laguntza izan du.

Hona eFaber-ek aurkezten duen webgune berriaren helbidea: www.efaber.net/fisikas aurkezten duen

Erantzun

Sartu