eGipuzkoa Planaren 2. Hitzaldi Zikloa
eGipuzkoa Planaren 2. Hitzaldi Zikloa izango da irailaren 29an eta 30ean; Donostiako Parke Teknologikoaren (Miramon) auditoriumean. "e-Hezkuntza" eta "Informazioaren gizartea pertsona guztientzat" izango dira jardunaldien ardatzak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak honako egitaraua antolatu du:
Irailak 29: e-Hezkuntzari buruzko jardunaldia: Teknologia berriak hezkuntzaren esku
Lehen jardunaldi honetan, e-Hezkuntzari eta hezkuntzaren zerbitzura dauden teknologia berriei buruzko gogoeta egingo da. Esparruan egiten ari diren aurrerapausoak eztabaidatuko dira. Egitaraua
Eztabaida-lerroak:
- Nola aldatu ditu Internetek orain artean ezagutzen ziren irakasle eta ikasleen profilak?
- IKTei erabilera pedagogikoa emateko eduki eta metodo berriak sortu al dira?
- Nolakoa da hezkuntza-erkidego berria?
- Administrazioak Hezkuntzaren eta IKTen inguruan martxan jarritako politikak eta jarduerak.
- Irakasleek eta ikasleek teknologia berrien aurrean erakutsitako motibazioa eta jarrerak.
Irailak 30: Infoinklusioa: Informazioaren gizartea pertsona guztientzat
Bigarren jardunaldian, irailaren 30ean, honako gogoeta hau planteatuko da: nola integratu Informazioaren Gizartean arrazoi sozioekonomikoen edo fisikoen (minusbaliatuak) zein bestelakoen ondorioz bertan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboak? Egitaraua
Eztabaida lerroak:
- Online administraziorako Irisgarritasun Osoa.
- Irisgarritasun Osoa, orokorrean, teknologia berrien eduki eta zerbitzu guztietara.
- Arrail Digitala versus Aukera Digitala.
- Infoinklusioa: IKTek gizarte-kohesioa sustatzeko duten balioa.
- "Guztientzako diseinua" sustatzea.
Bi jardunaldiak doakoak dira. www.egipuzkoa.net webgunean eman daiteke izena. Plazak izena eman ahala esleituko dira.
Non
Donostiako Parke Teknologikoaren auditorioan egingo da Zikloa.
- Helbidea: Mikeletegi pasealekua, 53 - Miramongo Parkea. 20009 Donostia.
Jardunaldien gaineko informazio guztia www.egipuzkoa.net webgunean eskuratu daiteke.
Erantzunak kargatzen...