Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kataluniako Gobernuak 30.000 euroko isuna jarri dio Correos-i

Sustatu
2004-09-13 20:09

Hizkuntza Politikarako Legea ez duelako bete jarri dio isuna Espainiako Postari Kataluniako Gobernuko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak.

Kataluniako 70 herritarrek aurkeztutako salaketen bidez jakin du gobernuak gabezia horren berri. Kataluniako Gobernuak dioenez, Postak ez ditu inprimakiak, kartelak eta formularioak katalanez eskaintzen, eta horregatik ipini diote isuna.

Postak, berriz, beren bulegoetako errotulazio eta inprimakien %95 katalanez dagoela agertu du, eta kexak 20 bat bulegori buruzkoak baino ez direla.

Besteak beste, Kataluniako hainbat egunkari digitalek dakarte albistea lehenengo orrian:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu