eitb24.com albistegi berria sarean da
Euskal Irrati Telebistak martxan jarri berri du Albisteen eta informazioaren Euskal Kanala, eitb24.com. Eguneko 24 ordutan argitaratuko dira albisteak; etengabeko eguneraketa egingo da. Albisteak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez irakurri daitezke.
Eguneko berriez eta irudiez gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu webguneak:
Webgune berriaz arduratuko den lantaldea EITBNET-en egoitzan dago, Zamudioko Teknologia Parkean (Bizkaia).
Aurkezpena
IBLNEWS eta EITBren arteko 5 hilabeteko lankidetzaren emaitza da eitb24.com.
IBLNEWS-en irakurri dugunez, Webgune berriaren aurkezpen ofiziala Bilbon egingo da irailaren 20an. Aurkezpen ekitaldian, Yahoo Europako zuzendariak, Xabier Etxebestek, komunikabideek Interneten duten etorkizunaren gaineko mahaingurua moderatuko du.
Erantzunak kargatzen...