Bilaketa bitxiak Googlen
Askotan idatzi izan dugu Sustatun bilatzaileen inguruan eta, batez ere, Googlen inguruan. Baina, inork egin ote du inoiz ondoko galdera? Zer bilatzen du jendeak Googlen eta beste bilatzaileetan? Josemiguel.net-ek, galdera horri erantzun nahirik, bilaketa xelebreenak batzen dituen webloga egin zuen.
Quebuscasque.com blogean jendeak bilaketak egiterakoan erabiltzen dituen esaldi xelebreenak bildu dituzte, iruzkin labur batekin batera. Harrigarria da jendeak ze bilatzen duen ikustea eta, batez ere, zer-nolako hitz klabeak erabiltzen dituzten gauza konkretu bat aurkitzeko.
Blogean parte hartzeko erregistratu beharra dago, eta horretarako bilatzaileetan alta emandako Interneteko domeinu propioa eduki behar da. Quebuscasque.com bloga duela urte t'erdi sortu zuen Jose Miguelek eta dagoeneko 300 bat kolaboratzaile ditu.
Sartu eta arakatu pixka bat, perla ederrak daude benetan!
Erantzunak kargatzen...