Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hal 9000 zoratzen den unea: zientzia fikzioko eszenarik onena

Sustatu
2004-09-15 11:09

Stanley Kubricken pelikula aditu talde batek aukeratu du, tartean daude Gerry Anderson, Thunderbirdsen sortzailea eta OHE-en (Objektu Hegalari Ezezaguna) ikertzaileak. Konputagailuaren eromenak alde batera utzi zuen Alien pelikulako eszena gogoangarria: gizon baten bularretik izaki arraro bat irteten den unea.

2001: a space odissey filmeko protagonistak Keirr Dullea eta Gary Lockwood izan ziren, Jupiterrera zihoazen bi astronauten paperean.

Aditu taldeak zientzia fikzioko 30 eszenen artetik aukeratu zuen Kubrickena. Kontuan hartu zituzten beste bi eszena izan ziren Close Encounters of the Third Kind-en extralurtarrek kontaktua egin zutenekoa eta Star Wars-en Darth Vader Luke Skywalker aita dela jakiten denekoa.

Steven Spielbergek esan du 2001: a space odissey filmari esker egin zirela Close Encounters of the Third Kind eta Star Wars.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu