Ondarroako BOLO-BOLO aldizkariak VI. Testamentu Gutunen Lehiaketa antolatu du.
Bost urtez jarraian antolatu izan dugun lehiaketa hau gero eta arrakasta zabalagoa hari da lortzen ipuin edo idatzi motzen diziplinaren barruan.
Izan ere, ohikoa ez den gaia jorratzeak erakargarritasuna eskaintzen dio: testamentu edo agur gutunak. Gaiari heltzeko orduan, BOLO-BOLOk ez du inolako mugarik jartzen, eta idazle bakoitzaren esku geratzen da gaia zelan jorratu, beti ere testamentu edo agur gutunaren eremu horren inguruan bada eta hurrengo baldintzok betetzen baditu:
Oinarriak
1. Idazlanek euskaraz beharko dute izan.
2. Parte hartzeko ez dago adin mugarik.
3. Lanek argitaragabeak, saritu gabekoak eta originalak beharko dute izan.
4. Idazkiek testamentu edo behin-betiko agur gutunaren forma izatea hobetsiko da.
5. DIN A4 formatoan. eskuz (garbi irakurtzeko moduan), makinaz edo ordenadorez idatzita aurkeztu beharko dira lanak. Bi orrialde baino luzeagoko lanik ez da onartuko.
6. Idazlanari izenburu edo lema bat jarri eta goitizenez sinatu behar da. Datu pertsonalak aparteko gutunazal batean sartu (izen-abizenak, helbide osoa eta harremanetarako telefonoa) eta lanarekin batera bidali behar dira, gutunazal berri baten barruan.
7. Lanak aurkezteko azken eguna: 2004ko urriaren 1a, ostirala.
8. Lanak posta elektronikoaren bidez edo ohiko posta zerbitzua erabiliz aurkez daitezke, helbide hauetan:
9. Posta elektronikoaren bidez iritsitako lanak, antolatzaileok prestatuko ditugu epaimahaikoei entregatzeko, baina horretan ere partehartzaileei buruzko datuak direla eta, diskrezio osoz jokatuko dugu.
10. Epaimahaiak bi sari aukeratuko ditu:
Euskal Herriko lanik onena Ondarroan gertatuko balitz, bigarrenari emango genioke 300 euroko saria.
Epaimahaia: Hamaika Kultura munduko hiruzpalau adituk osatutako epaimahaia bilduko da (Kirmen Uribe idazle ondarrutarra epaimahai-buru dela) eta hberak erabakiko du irabazleak nortzuk diren. Epaimahaikoek adostutako erabakia finkoa izango da, eta aparteko arrazoirik izan ezik, inork ezin izango du erabakiaren kontra jo.
12. Sari banaketa: antolatzaileek aldez aurretik eta denboraz besterik adierazi ezean, 2004ko azaroaren 1ean, astelehena (Domu Santu eguna), iluntzeko 8:30ean, Ondarroako Kafe Antzokian.
13. Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea suposatzen du.
14. BOLO-BOLO aldizkariak saritutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, beti ere idazlearen izena agertuz.
Erantzun
Sartu