Hitzaldia: "tenporak eta koarta-tenporak"
Non eta noiz:
- Eguna: Irailaren 17an.
- Ordua: 18:30ean.
- Tokia: UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskuan), Eibar.
Edukia:
Irailaren 17an, koarta-tenporak diren data beretan, interesgarria iruditu zaigu gaia aztertzea. Hizlaria Pello Zabala izango da.
Hitzaldia, tenporei buruzko historia eginaz abiatuko da: noiztik datozen, zein herrialdetan izan duten tenporen sustraiko ospakizun moetarik, nola Elizak ere ospakizun materiala topatu zuen bertan, eta nola zabaldu nahi izan zuen Europa osoan barna...
Berbaldixak programa
Arrate Kultur Elkarteak, Udako Euskal Unibertsitateak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak, elkarlanean abiarazitako ekimena da Berbaldixak.
Egitasmoaren asmoa foro publikoaren bitartez egunerokotasuneko gaien azterketa egitea da.
Gizarte osoari zuzendutako hitzaldi sorta antolatu nahi dugu, euskara eta aktualitatea uztarturik. Hiru taldeen arteko elkarlanari oso garrantzitsua deritzogu, indarrak batuz gure helburuei ez ezik, jarduerari berari ere etekin handiagoa atera diezaiokegula uste baitugu.
Horrez gain, herriarentzat eta herritarrentzat ekimen interesgarria izan daitekeela pentsatzen dugu, euskara eta aktualitatea bat eginik, emaitza biribila izango dugulako eskuartean.
Erantzunak kargatzen...