Egunotan hasi da Montxo Armendariz Obabakoak liburuan oinarritutako pelikula filmatzen. Zuzendariaren lana eta sentiberatasuna ezagututa, itxaropen handiak dauzkat film ederra sortuko duela. Ea hala den.
Dena dela, prentsan irakurritako adierazpen batzuek ematen didate hizpidea. Armendarizek zioen jabetzen dela hizkuntzak duen garrantziaz filmaren nortasuna era batekoa edo bestekoa izan dadin, baina produkzio-arrazoiengatik ezinezkoa izan dela euskaraz burutzea.
Hala ere, eransten du Armendarizek, euskarazko bertsioa ere egingo omen dute gero, Atxagak berak gainbegiratuta.
Zinema euskaraz egitearen zaila egia berdaderoa da, sinesten diot. Demografia txikia daukagu, kanporako eragin-ahalmen hutsa, industria ahula... Zineman jardun nahi duten Euskal Herriko profesional gehienak Madrilen bizi dira aspaldidanik, Armendariz barne. Salbuespenak badira, eta bere bakantasunak bihurtzen ditu are ederrago: "Aupa Etxebeste!" Esnal-Altuna bikoa uda honetan grabatzen aritu direna, euskarazko lehen filma izango da hamar urtean, Izagirreren "Off-eko maitasuna"z geroztik.
Benetan saiatu ote zen Armendariz euskal kutsuko film unibertsal bat egiten, jatorrizko liburuari dagokion gisan? Baliteke, eta sinetsiko diot. Mercedes Sampietro, Juan Diego Botto eta Pilar Lopez de Ayala aktoreekin agertu zen prentsaren aurrean, eta horiekin nekez egingo zuen pelikula euskalduna, baina pentsa dezagun casting-a ere produkzio arrazoi ahalguztidunek behartu dutela.
Dena onartzeko prest nago, baina ez tontotzat hartzea. Horixe baita ondorengo euskal bertsioaren aipamena. Cine vasco guztia ikusi ahal izan dugu jatorrizko bertsioan (gaztelaniaz) eta euskarara bikoiztuta, ETB1en bitartez. Film onak eta kaxkarrak izan dira tartean; bikoizketak, denbora pasa ahala gero eta hobeak eta duinagoak, baina inongo interesik gabeak. Euskal Telebistaren diru-laguntza justifikatzeko tramitea da bikoizketa hori, herri normal baten itxurak egitea, simulakroa, paripea... nahi duzuena.
"Obabakoak" ez da izango film euskalduna, baina izan dadila behintzat ona.
Luistxo, nola igertzen da Código da Vinci irakurri duzula, liburu honek modan ipini baititu anagramen kontu hori.
Palindromoak aipatzen duzula, uste dut, hizkuntzaren egitura dela eta, oso zaila dela euskaraz asmatzea. Nik bat bera ere ez dut ezagutzen. Ezagutzen al duzue baten bat?
Nik neuk, asko kostata, aspaldi asmatu nuen bat gaztelaniaz (bakarra). Esanahi aldetik ez da bese munduko gauzarik, baina badauka berezitasun bat: bokal bakarra agertzen da esaldi osoan: a. Bueno, ni nahiko harro nago nire palindromotxo honekin:
Asarás alas, ¡a la sala, sarasa!
Bart palindromiak jo nau, eta ezin izan dut begirik bildu palindromo koxkorren bat asmatu artean.
Azkenean, irudidu zait gai ez naizela, baina bai
Izan ere, ama-umeen arteko elkarrizketa moduko hau pentsatu dut (ahiarekin hatxeren bat janda, hori bai).
Haurrak:
Amak:
Nola ote du izena ama horrek? Ana, apika?
Eta horrelaxe eman dut ia gau osoa. Azken batean,
Alegia, aspaldi esan zen bezala, nor bere zoroak bizi duela, gaia gai.
Duela gutxi, Iñigo Aranbarriren Hitzak eta giltzaken ezagututako palindromoa aipatzen zuen bere blogean Markos Zapiainek :
NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN
Nik ere konfiantza handia daukat Armendarizek film ona egingo duena. Baina aukera ederra galduko dugula iruditzen zait, museo pieza bihurtzeko arriskua dagoen euskarazko filma egiteko. Inork ez baitu aipatu Obabakoak-ek euskaraz izenburua baino ez duela izango. Gainontzean, "Obabenses" izango da.
Poztu ninduen film kurdu batek Donostiako zinemaldia irabaztean, baina poza besteko inbidia sentitu nuen. Obabakoak-ek euskaraz behar zuen, eta mundu zabalean azpitituluz ikus zezatela. Baina hurrengo batean beharko du.
Bost-sei bat urte izango dira jada adiskide asturiar hark palindromoekiko lilura kutsatu zidala. Gogoan nuen, jakina, askok eskolan ikasitako "Dábale arroz a la zorra el abad" hura, baina kontua da inoiz ez dudala adibide hori atsegin izan; luzea eta landua da, bai, baina artifizialegia iruditzen zitzaidan nolabait. Baina orduan Roxiu-k (hala esaten baitzioten, ile gorri-gorria zuela eta) paperezko zapi bat hartu zuen, tabernako barran bolaluma eskatu, eta honako hitz hauek idatzi zituen:
A MAN
A PLAN
A CANAL
PANAMA
Esan zidan nonbaiten ikusia zuela, baina ez zekiela non. Edonola ere, palindromoa ez ezik, poesia ikusi nuen nik hitz horietan, eta orduz geroztik lehen ez bezala begiratzen diet palindromoei, abadearen eta azeri asegaitzaren arteko istorio zentzugabeaz haratago.
>"Aupa Etxebeste!" Esnal-Altuna bikoa uda honetan grabatzen aritu direna, euskarazko lehen filma izango da hamar urtean, Izagirreren "Off-eko maitasuna"z geroztik.
Egia. Aste honetako Sorginen Laratzera eraman zituzten protagonistak. Protagonsiten beraien auzo-lotsarako eta jende askoren haserrerako (sinetsi nahi dut) "hasieratik bukaerara Euskaraz egindako lehen filma" bezala aurkeztu zuten. Ez dago esan beharrik aktoreak zuzentzera behartuta sentitu zirela, ez dela lehena etab. Eta Euskitze eta konpainia harri eta zur "guk hala uste genuen ba...". Hori bai, aurrez filma erabat "Laraztu" ondoren, bertako arduradun asko Sorginen Laratzetik paseak direla etab. esan ondoren, alegia. Baina... ez al dute lotsarik? Nola ahantz ditzakete goian Xabierrek egoki aipatzen duen Offeko Maitasuna bera, zein oker ez banago behintzat "Kareletik" eta Andu Lertxundiren beste filmen bat (eta ez nago dokumentatuta, baina behitnzat ez da nire lana medio publiko batean)?
Lotsa gutxi eta azal gogorra. Antzeko zerbait gertatu zen 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitu zenean. Txapelduna eta txapeldunordea eraman zituzten ordukoan (Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio, jakina denez), eta beste zenbait perlaren artean Maialeni finaleko "lehen esperientzia" hari buruz galdetu zion nor eta Euskitzek (bai, oraindik ere 10/8an pentsatzen duela dioen berak), Maialen lau urte lehenagoko finalean ere kantari izan zenaz ezjakin. Baina... programa horretan ez al dira dokuemntatzen? Ala arreta hori ere ez jartzeko adinakoa da sharearen eskasia?
Euskal Telebistan (umeentzako eta kirol diferituaren zale amorratuentzako dagoen kanal publiko horretan) benetako profesionalak eskatzeko ordua da. Edo profesionaltasunez lan egingo dutenak. Zoritxarrez, interesik ez dago. Gaurko Berrian Sustrai Colina bertsolariak ongi idazten duen bezala, "guri ordea, Sorginen Laratza tokatu zaigu".
Anjel Lertxundik joan den astean berrian proposatzen zigun hitz-jokoarekin egin duzu titulua, ikusten dudanez. Anagrama
txiki bat da hori... Biharamunean palindromoak aipatu zizkigun Anduk. Ea hurrengo batean halako tituluduna ematen diguzun, Xabier.