Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Domeinu gehien ostatatzen dituen euskal enpresa da Hostalia

Noelia Pedrero
2005-02-18 : 09:02

Bilbon kokatuta dago Hostalia enpresa. Domeinu gehien dituen euskal enpresa da; 12.455, guztira. Hori dio Webhosting.info aldizkariak argitaratu berri duen zerrendak. Espainiar estatuko rankinga hartuz gero, zazpigarren postuan dago.

Gaztea izateagatik

Lander Azaola
2005-02-18 : 09:02

Itzultzailea erakunde hitza itzuli ezinik, sasiepaiketa jarraitzeko asmoa omen dute. Geografiaz aditua den justiziaren mailua herriko semeon buru gainean den honetan, agerian gelditzen da antzerki hontan, eta, plazako taula gainean, exenplu gisa zigortua izango denaren biluztasuna.

Guzti hau, giza eta herri eskubideak zulotxoetatik ihesean doazkion urrezko izardun izara urdinaren itzalean.

1

Gipuzkoako Udal Euskaltegiek webgune berria dute

Sustatu
2005-02-17 : 17:02

Gaur jarri dute on-line webgune berria. Diseinu eta eduki berriak ditu webguneak. Gipuzkoako Udal Euskaltegien gaineko informazio guztia aurkituko duzu bertan. Euskaraz eta gaztelaniaz dago webgunea.

EHUren webgunea azken postuan

Sustatu
2005-02-17 : 10:02

"Observatorio de la infoaccesibilidad" elkarteak Espainiako unibertsitate atarien irisgarritasuna neurtu du. Guztira, 15 unibertsitate aztertu ditu. Argitaratutako txostenean, Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean azken lekua lortu du, 200 puntu posibleetatik 72,1 lortu dituelarik.

3

U2ren kontzerturako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

Sustatu
2005-02-17 : 09:02

Iritsi da azkenean eguna. U2k Donostian emango duen kontzerturako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 09:00etatik aurrera. (Azken ordua: saldu dira txartelak, 15:54an agortu dira)46,25 eta 76,25 euro artean balio dute sarrerek eta bakoitzak sei eros ditzake. Dendetan ez ezik, Internetez ere eskuratu daitezke.

2

Gaizkilea? Izango ez zen, euskaraz hazia izanik!

Kutraila
2005-02-16 : 12:02

Frantziako Asanblada Nazionalean txosten bat plazaratu dute delinkuentziari buruz. Diagnostikoa: etorkinek dute neurri nabarmen batean errua. Azpidiagnostikoa: frantsesa ez jakiteak zerikusi handia du. Erremedioa: etorkinen umeei beren ama-hizkuntza ikasten galaraztea gomendatzea.

1

E-lea programa, 23 urtetik gorakoentzat

20 urte dituen gazte bat
2005-02-16 : 10:02

Eusko Jaurlaritzak Hizkuntzak Internet bidez ikasteko martxan jarritako programa dela eta urtarrilaren 25ean kexa artikulu bat irakurri ahal izan genuen Sustatun (E-lea programa, bakarrik Windows sistementzat). Ni ere Hiru.com atarira sartu naiz informazio bila eta hara non nire sorpresa, ezin dut programa horretan parte hartu.

Europako Ituna eta euskara

Nerea Pikabea - Kontseilua
2005-02-16 : 09:02

Hizkuntz eskubideak giza eskubideak eta oinarrizko eskubide dira, eta horien aipamenik ez da egiten Europako Itun Konstituzionalaren testuan, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera.

1

Ez da posible

Peio Sarobe - partikularra
2005-02-15 : 14:02

Datozen hauteskunde autonomikoen inguruan sortutako kalapitaren harira iritzia emateko eta “bustitzeko” beharra sentitu dut. Ez ideologia jakin baten alde egoteko, egoeraren larritasunak kezkatzen nauelako baizik.

4

EGAko atariko probak on-line

Sustatu
2005-02-15 : 12:02

Jaso dugu Internet Euskaditik mezu bat esaten duena: "Internet & Euskadi elkarteak EGA azterketak on-line jarri ditu". EGAko atariko probak dira on-line daudenak. 7 urtetako azterketak kontsulta daitezke bertan.

Hiztegia 3000 webgunean bilaketak egiteko Firefoxerako plugina

Sustatu
2005-02-15 : 11:02

Firefoxerako beste osagai bat dakarkigu EuskalGNUk. Plugin horren bidez Firefoxen zuzenean kontsulta daiteke Hiztegia 3000. Gaztelaniazko hitza tekleatzen duzu eta euskarara itzultzen dizu pluginak.

Terminologiaren inguruko mahai-ingurua

Ainhoa Latatu - UEU
2005-02-15 : 10:02

Zure enpresan, zure lantokian, zure klaseetan alor berriak landu behar badituzu euskaraz edo beste hizkuntza batean komeni zaizu azalduko zaizun terminologia lantzea ezer idatzi baino lehenago. Horrela, sortu litezkeen zalantza guztiak hasieran argituko dituzu era koherente batean. Hizkuntza teknologiak laguntza ederra ematen du horretan.

Ia dena da teatroa

Xabier Mendiguren Elizegi - Egunen harian blogetik
2005-02-15 : 09:02

Antzerkiak zaku zabala izaten segitzen duelako beste bi froga izan ditut azken asteotan, biak ere literaturarekiko maitasunez eginak. Bateko, "Tramankuluak" izeneko obra bat, haurrentzat, hauen artean liburuarenganako zaletasuna piztu nahi duena; besteko, "Quien lo probó lo sabe", poesia-testuetan oinarritutako antzezlana. Komenta ditzagun banan-banan.

3

Kaleratzear da Joxe Aranzabalen liburua

Sustatu
2005-02-14 : 11:02

Gaurtik aurrera hasiko da banatzen liburu dendetan Joxe Aranzabalen liburua: Medikuak esan dit minbizia dudala. Historia horrek Sustatun bertan ikusi zuen argia lehen aldiz, Joxe gaixotu eta berehala. Otsailaren 22an aurkeztuko da Donostian eta Arrasaten; 25ean, berriz, Elorrion.

Euskara elkarteetan parte hartzeko kanpaina abiatu dute 13 elkartek

Maria González Gorosarri - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2005-02-14 : 09:02

Euskara elkarteek bazkide egiteko gonbitea egin dute. Estitxu Fernandez telebistako aurkezleak eta Kirmen Uribe idazleak babestu dute kanpaina hori.

1

Applek egin dituen hamar hanka sartze handienak

Usoa Agirre - Goiena
2005-02-14 : 09:02

Thomas Hormbyk jaso ditu artikulu batean bere ustez Applen hamar produktu edo ideia txarrenak direnak. Pippin kontsola, MacTV eta eWorld daude zerrendan, besteak beste.

Nekazal Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografiko berria Euskadi.net-en

Sustatu
2005-02-11 : 11:02

Eusko Jaurlaritzak atera du SIGPACa, Nekazal Lursailak Identifikatzeko Sistema Geografiko berria. Otsailaren 1etik dago abian eta Euskadi.net-en kontsulta daiteke. Hemendik aurrera, identifikatze sistema berri hori erabili beharko dute nekazari eta abeltzainek azalerari lotutako laguntza komunitarioen eskaerak egiteko.

9

Euskal Herriko eta Espainiako bikoizketaz

Lander
2005-02-11 : 08:02

Landerrek Sustatuko albiste baten erantzun moduan sartu zuen hau. Erantzuna albiste bezala ateratzea interesgarria iruditu zaigu, eta halaxe egin dugu. Bizkoizketaren kontua, kazikismoaren beste adibide bat dela iruditzen zait niri dio Landerrek.

EUSTAT: 6-14 adin tartean 5etik 2 dira Internet erabiltzaileak

Sustatu - Eustatetik
2005-02-10 : 19:02

Gazteen %38,3 Internetera konektatu ziren azkeneko hiru hilabeteetan; gizonezkoen %40 eta emakumezkoen %36,4. 15 urtetik 24ra bitarteko gazteak dira, berriz, Internetera gehien konektatu zirenak, lautik hiru azkeneko hiruhilekoan. Googleren erabileraren gaineko datuak ere eman dituzte, denak EAEn dute estatistika esparru.

1

Espainieratik euskarara automatikoki itzultzeko asmoa 2006rako

Sustatu - Berriatik
2005-02-10 : 12:02

Webguneetako edukia azkar itzultzeko edo edozein testu gaztelanieratik euskara ekartzeko sistema lantzen ari dira. Xuxen-ekin egin duten kontrara, "programa hau Interneten" jarriko dela dio Eleka-ko Iñaki Arantzabalek, "barruko kode eta guzti".

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››