Sustatu logoa Teknologia albisteak

AG eta EHAK-ren domeinuak erregistratu ditu AlternACTIVA elkarteak

Sustatu
2005-04-05 11:04

Bi taldeen domeinuak erregistratu ditu, beste inork kendu ez ditzan harrapatu. www.aukeraguztiak.com edo www.pctv-ehak.org helbideak idatziz gero, adibidez, AlternACTIVA-ren webguneko artikulu batera eramaten zaitu.

Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistak bazuen lehen webgunea Nodo50-en barruan: www.nodo50.org/ehk Orain webgunea berrantolatzen ari dira.

AlternACTIVA elkarteak erregistratu zuen lehen domeinua Aukera Guztiak-ena izan zen. Atentzioa eman zien eurekin kontaktatzeko Hotmaileko helbide bat eman zutenean eta ikusi zuten domeinurik eduki ezean, besteren batek hartuko zietela.

Apirilaren 1ean, Aukera Guztiak legez kanpo utzi eta Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistaren adierazpenak entzun ostean, azken horien domeinuak erregistratu zituzten.

AlternACTIVA-ren asmoa da beraiek erregistratutako domeinu horiek AG eta EHAK-ri ematea.

Hemen jakin dugu horren berri.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu