Mikel Garaizabalek aurkeztu du animazio eta multimedia bidez ardoa dastatzen erakusten duen lehen webgunea.
Ardo kopa bat eskuartean izanik, edonork egin dezake proba. Ez da enologoa izan behar, webgunean azaltzen denez. URL erdalduna duen www.catarvino.com webgunean sartu eta mugitzen diren irudien bidez ardoa nola dastatu erakusten da. Euskaraz eta gazteleraz egin daiteke mini-ikastaroa, helbide horretan sartzeaz bat aukeratu egin behar.
Ardoaren analisi zehatza egiteko, webgune honek banan-banan bost zentzumenak aztertzen ditu eta hori da hain zuzen nabigatzeko aukeretako bat. Zentzuz-zentzu. Interesagarria baita ere, Uzeiren Euskalterm-etik atera duen hiztegi enologikoa.
Hileko gaia atalean, Mikel Garaizabalek boteila ardoa nola zabaldu azaltzen du pausuz pausu. Pentsatzekoa da hilabetez hilabete gai bat aurkeztuko duela.
Saia zaitez atalean berriz, ardo zahar eta gazte bat desberdintzen erakusten du Mikelek. Hilean konparaketa bat egiteko asmoa duela dirudi.
Kontaktatzeko aukera badago, baina e-posta bat ematen du info@catarvino.com ia spamarekin ez duen horren zorte txarrik, ze spamalariek* honezkero aurkitu dute helbide hori. Formulario bidez ez bada funtzionatzen...
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.catarvino.com/euskara.html
Erantzun
Sartu