Hilaren 15ean HIZTEK graduondokoaren 04-05 ikasturteko 4. mintegia izango dugu.
Saio honetan, Fernando Morillo hizkuntza-teknologiek literatura sortzerakoan eskaintzen dituzten aukerez mintzatuko da. Eta gogoeta egitearekin batera,literatura egiteko baliagarri izan daitezkeen hainbat tresna erakutsiko dizkigu.
Hizkuntza-teknologien garapenak literaturaren bideak ere astindu ditu. Gaur egun gero eta handiagoa da, hizkuntza-teknologien arloko tresnak aintzat hartuta, ekoizten den literatura.
Horren harira ekarri nahi izan dugu Fernando gurera. Izan ere, berak aitortu bezala, "ia-ia teknologiaren menpeko" dugu eta.
Noiz: Apirilaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan.
Non: UEUren Ikastetxe nagusia- Markeskoa Jauretxea, Eibar
Hizlaria: Fernando Morillo
(Argitalpenak: Gudaoste ametsak, Bila nazatela, Sexu egunsentiak, Erraldoi herrena, Bihotz nahasiak, Ortzadarra sutan, Izar-malkoak eleberria, Dorretxe zaharreko misterioa Ibaizabal, Eta ni zer!, Leonardo da Vinci-ren bigrafia, Arriskupean!, Gloria Mundi).
Informazio gehiagorako hona idatzi edo 943 82 14 26 telfonora deitu.
Erantzun
Sartu