UEUko Informatika Sailak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatuta, apirilaren 22an egingo da Informatikari Euskaldunen V. Bilkura Donostiako Miramongo Teknologia Elkartegian. Gai nagusia, oraingoan, Softwaregintzaren erronka berriak izango da. Izen-emate epea jadanik irekita dago.
Softwaregintzaren erronka berriak izenburua duen bosgarren bilkura honen egitaraua osatzeko, besteak beste, web zerbitzuak, segurtasuna aplikazio informatikoetan eta osagaien bidezko programazioa izango dituzte hizpide parte hartuko duten hizlari aditu eta arituek.
Hitzaldiak ez ezik, azken aldian garatu diren aplikazio berriak azaltzeko aukera ere iznago da. Egunari bukaera emateko, berriz, software jabedunik software librerako bidean dauden arazoak jorratuko ditugu mahai-inguru erakargarri batean.
Gai nagusia hori izanik ere, informatikan euskaraz jarduteak berarekin dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldiko mintzagaien artean. Informatikaren inguruan gabiltzanok --softwaregile eta erabiltzaile, ikasle eta irakasle, teknikari, eta beste-- bildu, elkarrekin eguna eman eta ditugun arazoei erantzuna eguneratu bat bilatzen saiatzea dugu, bada, helburu nagusia.
DATA: Apirilaren 22an, ostirala
ORDUTEGIA: 09:00etatik 18:00etara
LEKUA : Donostiako Teknologi Elkartegiko Auditorioa
Informazio gehiago UEUko webgunean (943 82 14 26) edo MIramon Enpresa Digitaleko web orrian (943 00 09 99)
Oharra: Bazkaria antolatu dugu. Plaza mugatuak izango direnez, ordainketa hurrenkeraren arabera onartuko dira. Bazkarian izena emateko UEUko webgunean edo 943 82 14 26 telefonora deituta.
Erantzun
Sartu