Munduko txirrindularirik onenak Euskal Herriko errepideetan daude. Orain arteko etapetan, lehia gogorra, emozioa eta goi mailako txirrindularitza. Julen Gabiria eta Juan Luis Zabalak aurtengo itzulia blog euskaldunetara eraman dute.
Ohizko komunikabieetatik aparte, blogetan jarraitu dezakegu 45 edizioa.
Julen Gabiriak eguneko etaparen kronika egiten du bere blogean, Lagun batek esan dit lagun batek esan diola , bere estilo eta maixutasun paregabeaz.
Osagarri gisa Euskaltel eta UCI Pro Tour, Konstruktiboak izan nahi duten kritika batzuk, izeneko artikulua idatzi du Julenek bere blogean.
Kronika laburragoak, egunero berrizten den post batean, baina ez da atzean geratzen Juan Luis Zabala, Patxi Gaztelumendiren blogean (Lehendabiziko lau etapak: Esplikazioen zain; Osa lehendakari; Bizi dena ageri; Aitor, erlojuaren eta ordenagailuaren aurka, ...) idatzi dituen kronika bitxi, polit, arin eta jatorrekin. Azkenean, Zabalaren ustetan Di Luca-k Merezita irabazi zuen.
Erantzun
Sartu