Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Medikuak esan dit minbizia dudala" liburua Internetera itzuli da

eneko - norbanakoa
2005-04-06 11:04

Sarreran agertzen den bezala ideia izan da liburu honek, esperientzia honek, Internetekin izan duen harremana berriz ere kiribiltzea eta beraz Internetetik jaio zen liburua berriz ere, neurri batean, Internetera itzultzea.

Bookcrossing egitasmoaren berri duela zenbait urte izan nuen eta honetarako bikaina iruditu zitzaidan, neurri batean bi egitasmoen helburua berdina baita, mezua ahalik eta jende gehienarengana iristea.

Horregatik bertan dago sartua BCID zenbaki honekin: 655-2654298. Hemen aurkituko duzue.

Ea liburuak Korrikaren antzera Euskal Herria osoa zeharkatzea lortzen duen eta bide batez, bookcrossing bezalako egitasmoa euskalduntzen dugun, euskal irakurleak asko gara eta!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu