Teknologia albisteak
4

"Papera ta idazkortza", Animaturen proiektu berria

Erabiltzailearen aurpegia
Pernan Goñi Olalde - Animatu
2005-04-11 : 11:04

"Papera ta idazkortza" web proiektu bat da. Erabilera anitzeko jokoak aurkituko dituzu proiektu horretan. Jolasten den bitartean txateatu daiteke edo sailkapenak ikusi daitezke, besteak beste.

Erabilera anitzeko jokoak ikasle gazteek papera eta idazkortzarekin jolasten duten joko klasikoen bertsioak dira. Jolastu daiteke doan edo kredituak erabiltzen. Kredituak erosten dira mikroordainketen bitartez SMS Premium lez. "Papera ta idazkortza"-ren asmoa da aspaldiko ekintza bat gogoratzea, hainbat pertsonari gertua eta goxoa irudituko zaiguna, baina baita ere harreman sozialetarako aukera berriak eskaintzea.

Helbide honetan aurkituko duzu proiektua: www.jolastu.com

"Papera ta idazkortza"-k Bizkaiko Diputazioa eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak jaso ditu.

Animatu

Bilboko Animatu enpresak egin du proiektua. Animatu enpresa gazte bat da, marketing eta aisialdira zuzendutako aplikazioak ekoizten dituena. Besteak beste, Internet, telebista eta mugikorrentzako jokoak eta animazioak egiten digu. Bere azken proiektuen artean aipagarriena da Eremu, poltsikoko telefonoentzako lehen jokoa euskaraz. Sakelarako beste joko bat ere egin du Kukuxumusurekin lankidetzan (Teléfonica Movistar-eko e-mociónen eskuragarri).

Erantzunak

3ARRANO
2005-04-11 : 12:43

Ez al da bertako testua txikiegia? 1024x786ko bereizmenarekin ez da ezer ulertzen, baina itxura ona du.

gari
2005-04-11 : 14:22

Bai, nik ere oso oso txiki ikusten dut, eta ez du pantailaren bereizmenarekin zerikusirik. Utzi egin dut sartu gabe.



Gari

gari
2005-04-11 : 14:25

HTML-aren loturengatik askatuta, askoz hobeto ikusten da helbide honetan


Pernan Goñi Olalde
2005-04-11 : 19:19

Glups! arrazoia daukazue! barkatu! Html-a gaizki zegoen eta konpontzen ari gara... Eskerrik asko Gari. (Ai ama! eta komunikabide guztiek ikusiko ote dute horren txiki?...)

Erantzun

Sartu