Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hiztek: garapen profesionalerako moduloak

Ainhoa Latatu - UEU
2005-04-06 10:04

Antolaketari dagokionez, ikastaroek alde teorikoaz gain tutorizatutako alde praktikoa ere jorratuko dute. Parte-hartzaile kopurua mugatua dago eta izen-ematea irekita dago.

Hizkuntzaren tratamendu automatikoaren inguruko ikerlerroari lengoaia naturalaren prozesamendua (LNP) esaten diote informatikariek, nahiz eta batzuetan, hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik erreparatuta, batez ere, linguistika konputazionala ere esan. Hizkuntzaren industria oso bat sortzen ari da, konputagailuaz baliatuz hizkuntza proesatzea helburu duena. Jakintza arlo berri honetan ezinbestekoa da informatikari eta hizkuntzalarien formazioa eta haien arteko lankidetza.

Proposatzen den ikastaro sortak alor honetako profesionalen garapen profesionala bilatzen du, eskaintzen diren ikastaroetatik gogokoena hartzeko aukera emanez.

Antolaketari dagokionez, ikastaroek alde teorikoaz gain tutorizatutako alde praktikoa ere jorratzen dute, irakaskuntzaren osotasuna bermatuz. Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, beraz izen eman ondoren matrikulatzeko irizpideak bidaliko dira, horren arabera taldea osatu arte.

Ikastaroak ondokoak izango dira:

  • Testu corpusak. Apirilaren 5, 7, 12 eta 14a.

    Irakasleak: Eneko Agirre, Mikel Lersundi

  • Testu markaketa. Apirilaren 19 eta 21a.

    Irakaslea: Guillermo Barrutieta

  • Hizketaren tratamendua. Maiatzaren 10, 12, 17 eta 19.

    Irakasleak: Inmaculada Hernaez, Karmele Lopez de IpiƱa

  • Sintaxia. Apirilaren 11, 13, 18 eta 20a.

    Irakasleak: Koldo Gojenola, Kepa Sarasola, Maxux Aranzabe

Informazio gehiago UEUren webgunean

edo 943 821426 telefonora deituta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu