
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aurkeztu du sistema. Euskararen egoeraz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen duen bilakaeraz informazio zehatza eman nahi dute tresna honekin. Beti bezala, aurkezpena egin ondoren jakin dugu webgune horren berri: irratian entzun dugu eguerdian.
Estudio General de Medios-ek Interneten erabilerari buruz egin duen azken galdeketaren datuak jarri ditu sarean. Galdeketa hau urria eta abendua bitartean egin da sarea erabiliz. Erantzun duten erabiltzaileak 62.918 izan dira. Galdeketak, gazteleraz, katalanez, gailegoz eta euskaraz jarri dira sarean, baina gutxi izan dira erantzun duten euskaldunak eta are gutxiago euskaraz egin dutenak. 2.335 erantzun jaso dira EAEtik eta 767 Nafarroatik. Euskaraz 405 soilik.
Animatu entrepresak aplikazio berri bat aurkezten du Interneterako, erabat euskaraz. Oihutegia izeneko aplikazio berria txat grafiko bat baino zerbait gehiago da.
Donostian aurkeztu ditu Udako Euskal Unibertsitateak Euskal Material Didaktikoaren I. Topaketak Hezkuntza premia bereziak izenburupean.
Zine laburra pantaila handian. Neurririk gabeko plazerra. Goza dezagun
Horrela zeuden atzo mahastiak Arabar Errioxan. Argazkia, Lapuebla de Labarkako Pobeda ingurukoa da, eguerdian ateratakoa. Ebro ere oso indartsu zetorren.
Ginux, Gipuzkoako udaletarako bereziki diseinaturiko GNU/Linux banaketa da. Hori garatzeko lehiaketa irabazi du Madrilgo Andago enpresak. 90.000 euroko aurrekontua du proiektuak.
Gerry Adamsek Euskal Herrian esandako hitzak ez bide dira egokiro islatu prentsan. Akaso itzulpen arazoa izan da... Kontua da hedabideetan bi bertsio topatu ditugula: Gehienek diote Adamsek espainiar gobernuari jakituria eskatu ziola bake iraunkorra lortzeko... Baina bere hitzak literalki jaso dituenak besterik dio...
Gizarte hau oso injustua da... euskal filologoek ingelesa besteen mailan ikasi beharra eta ingeles filologo batzuek euskarari buruzko ideiarik ere ez!
Medikuak esan dit minbizia dudala izeneko liburua atera berri du Joxe Aranzabalek, esaldi horrekintxe hasten den aitorpen eta lekukotasuna, lehenengo Sustatu.com-en atalez atal argitaratuz joan zena orain liburura bilduta. Hona egilearekin izandako solasaldia.
ELA-LABeko ordezkaritzak argi utzi nahi du estabaidatzeko prest gaudela bi aldeentzako ona den akordio batetara heltzen saiatzeko. 13 lanuzte osoak eta zenbait lan uzte partzial egin ondoren, enpresa estabaidatzeko eseri ere ez da egin, eta enpresak mantentzen du eskatzen duguna %100a suposatzen zaiola, hala jakinarazten ari zaie komunikabideei.
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2005eko otsailean "Irakurketa Ohiturak Aisialdian" izeneko txostena argitara eman du, 18 urtetik gorako EAEko herritarrek aisialdian dituzten irakurketa ohiturak aztertzen dituena. Halaber, daturik dagoen neurrian Espainiako estatuari buruz daudenekin alderatu dira.
"Tresilloko teatroa" esaten zitzaion, mespretxu-punttu nabarmenez, joan den mendeko antzerki burges, konformista, bertangoxo horri. Azken aldian, berriz, izurria bezala zabaldu da, nire ustez, "tabureteko teatroa" (stand up uste dut deitzen zaiola ingelesez): badakizue, tipo bat aulki handian eseri eta txiste ustekoak bata bestearekin kateatzen joatea. "Atrileko teatroa" deitu dakioke Harkaitz Canok "Ahulkiak" obran eskaini berri digunari.
Azala liburua bezain zirraragarria da. Jabi Ubiernak du horren erantzukizuna, berak egin du-eta azalaren diseinua. Horretarako erabili du Jose Felix Diaz de Tuestak egindako argazki bat.
Hotza eta handia, gainera. Elorrio aldetik igo berri dut Elgetara. Kateak jarrita igo dut. Autoak bazterrean ere ikusi ditut, makina bat.
Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak Sexmetraia film laburren lehiaketa jarri du abian. Martxoaren 8rako eman behar da izena.
Umeen eta gazteen aisialdian lan egiten duen Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi elkarteak webgunea berritu du. Elkarteak eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez gain, hainbat sail estreinatu dituzte.
Anoetan jokatuko du Miarritzek Europako koparen finala. Serge Blancok esan zuen Bordelen baino nahiago zutela Donostian jokatu. Baina... nola tratatzen ditugu lurraldetasun kontzientzi minimo bat eskatzen diguten albisteak?
Izena ematen dute webgunean eta Bilboko taberna batean elkartzen dira zortzi neska-mutil. Zortzi minutu dituzte elkar ezagutzeko. Denbora hori pasatu eta gero, Topaleku.com-eko gune mugatu batean jarraitzen dute zita, bakoitzak zortzi pertsona horien artetik nahi duenarekin.
Uda honetarako plan galanta antolatu dute Katalunia eta Euskal Herriko hainbat kultur eragilek: makina bat ikastaro berezi-berezi Amazonasko oihanean, Brasilen.