Googlek bideo pertsonalak gordetzeko aukera emango du
Googlen gordetzeko bideoa bidaltzen duenak baimena ematen du bilatzaileak bideoa gorde dezan eta beste erabiltzaileek ikusi dezaten.
Urtarrila ezkero telebista kate batzuetako emisioen bilaketak egiteko aukera ematen du Google Video zerbitzuak. Orain, ordea, partikularrak izango dira bideoak Googlen kargatu eta edozeinek ikusteko moduan jarriko dituztenak.
Yahoorekin lehian
Google Videok Fox News, NBA, PBS eta C-SPAN telebista kateetan egiten ditu bilaketak orain. Yahook ere badu Yahoo Video zerbitzua joan den abendutik. Zerbitzu horrek Bloomberg eta BBC-n bilaketak egiteko aukera ematen du.
Yahoo Video-n, gainera, ekoizleek eta erabiltzaileek bidal ditzakete beraien edukiak atarira.
Microsoft-en MSN bilatzailea ere hasi da bideo zerbitzua eskaintzen. Joan den astean atera zuen MSN Video Downloads zerbitzua. Besteak beste, MSNBC, CNBC, Food Network, Fox Sports eta Ifilm kateetako programak deskargatzeko aukera ematen du, baina ordainduz.
Erantzunak kargatzen...