Hemeroteka pipiak jota, memoria historikoa arrainen pare, egunbetekoa edo... Zer gertatzen zaigu? Nola liteke politikariek hitza hain aise jatea..? Esandakoengatik kontu-eske etzaio jada inor joango agintari bati ala? Arriskutsua da hau guztia... inpunitatearen atea.
Nork ez ditu gogoratzen Felipe Gonzalezen Anoetako "gora Euhkadi ahkatuta !!" edo euskal sozialisten "Nafarroa Euskadi da" ... "Autodeterminazioa"...?
Atxagak dio "tabernazulotik" berbetan hitzak baliogabetzen dituzten politikariok panorama txarra utzi digutela... hitzen esannahi sakona defendatu beharrean aurkitzen gara. Adibidez, zuk zeuk nahi duzun horri bozkatzeko eskubidea, edo hautagai izatekoa.
Askatasunaren, demokraziaren, bakearen esannahiak gero eta minuskuloago uzten dizkigun Maria San Gilek
"Durante el franquismo lo que había era paz... pero no libertad".
Harrapazank !!! Auto-erretratu argia.
Orduan ere Frankopean bakerik izan etzuten milaka euskal herritar errepresaliatu, zentsuratu, torturatu, esplotatu, gartzelaratuak etziren esistitu?
Ez al daki Maria San Gilek zer gertatzen zen Franco Donostiara oporretan etortzen zenean... zenbat euskal herritarrek pasa behar izaten zuten oporraldi hori Martutenen, "parador nacional"eko ziegan?
Haurtzaro eta gaztaroa ebatsia ikusi zutenak? Sexuan nazkatu arte erreprimitutakoak? "Vagos y maleantes" legepean giltzaperatutako homosexualak?
Zer da SanGilen hori? 25 años de Paz? Ez, eskerrikasko.
Beste adibide bat, askoz ere aldaketa fulminanteagoa agerian uzten duena:
Conde Pumpido fiskal nagusi espainolak egun batean, AG dela eta," Batasuna bizitza politikotik desagerraraziko" duela iragartzen du... eta handik aste pare batera EHAK dela eta "Batasunakoi ez zaiela bozka eskubiderik kendu"... Nola liteke trabestismo hau inor gutxik erreakzionatu gabe gertatzea?
Akaso soziologoek eta sikiatrek erantzun beharko dute bealunaldirik ilustratuenak omen ditugun honetan jendeak hain pilula potoloak zergatik irensten dituen... edo akaso ezertxo ere benetan irensten ez dugulako dabiltza hain alegera, berritsu... politikoak?
Mundu osoan "Biblia" baino gehiago berrargitaratu den liburu bakarra: IKEAren katalogoa omen. Askatasunik gabeko bakea posible dela sinestarazi arte ez gaitzatela anestesiatu.
Erantzun
Sartu