Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pasa abisua

Pasa abisua!

KONTZENTRAZIOA

Gaur gaueko 12etan kontzentrazioa katedralaren aurrean. Han bilduta, jainkoari eskatu nahi diogu Aita Santua berpizteko, ea behingoz telebistan ezer dexenterik ikusteko aukera dugun. Pasa abisua!

--------

ACEBESEN AZKEN ADIERAZPENAK

Aita Santua hil ondoren, bi hipotesi ditugu esku artean.

Lehen hipotesiak argi eta garbi pentsarazten digu ETA izan dela, eta hipotesi horrekin ari gara sendo lanean.

Bigarren hipotesia ez dago batere garbi; izan ere, baliteke parkinsonak eta hil denaren adin handiak zerikusiren bat izatea heriotzan. Baina berriz ere garbi eta ozen adierazi nahi diegu herritar guztiei ez jaramonik egiteko komunikabide batzuen nahasteei. ETA da hipotesi nagusia eta esku artean dugun ia bakarra.

Pasa abisua!

-----------

Gogora etorri zait Bartzelonako Forumeko hitzaldi batean esana

"... This lack of plurality of information means society is looking for answers in alternative media that generate credibility".

Eta ondoren:

"The alternative media, such as Internet blogs, SMS, community stations or small newspapers are the ones which are gaining audience. Nowadays these are the media which are opening up debate and people seek them out because they find them credible".

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu