Sustatu logoa Teknologia albisteak

Blogen bidez linfomaren berri ematen

Sustatu
2005-04-12 10:04

Duela bi urte diagnostikatu zioten minbizia Bartzelonako Eduardo Garcíari. Webgune bat du, www.lahistoriadeunlinfoma.com Bertan bere gaixotasunaren berri ematen du. Blogean gaixotasunaren gorabeherak kontatzen ditu eta baditu informazio interesgarria biltzen dituzten beste atal batzuk ere: Kimioterapiari eta radioterapiari buruzko informazioa eta helbide batzuk biltzen ditu atalotan.

Gurean, Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal izan zen gurean bere gaixotasuna Interneten kontatu zuen lehenengoa. Sustatun argitaratu zituen lehenengo mezuak eta orain blog propioa du, Faroa. Liburua ere argitaratu du Sustatun argitaratutako artikuluekin, Medikuak esan dit minbizia dudala.

Berrian galde-eskean

Liburuaren harira, Berria egunkariko galde-eskean tartean irakurleen galderei erantzun zien Joxek joan den astean. Bere blogean jaso ditu galdera eta erantzunak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu