Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Weblogak enpresan: hasteko gida

Usoa Agirre - Goiena
2005-05-12 : 10:05

Blogak komunikatzeko tresna eraginkorra dira. Blogariek badakite hori. Enpresa batzuek ere badituzte blogak, baina blogosferarako jauzia egitea kostatu egiten zaie askori. Jose Luis Orihuelak bloga sortu nahi duten enpresentzako gida argitaratu du bere blogean.

2

Administrazio guztiek urratzen dituzte hizkuntza-eskubideak

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-05-12 : 10:05

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 2004 urteko txostena aurkeztu du. Ondorio nagusi bezala, hizkuntza-eskubideak Euskal Herri osoan eta administrazio guztietan urratzen direla nabarmendu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. "2004an aurreko urteetakoa errepikatu da, honek egoeraren larritasuna agerian jartzen du".

Ordenagailuz lagundutako itzulpena

Josu Waliño - Elhuyar Fundazioa
2005-05-11 : 12:05

Aurtengo EHUko Udako ikastaroetan, saio bat antolatu du Elhuyar Fundazioak: "Ordenagailuz lagundutako itzulpena" da izenburua. Itzultzaileei informatikak eta hizkuntzaren tratamendu automatikorako tresnek eskain diezaieketen laguntza ezagutaraztea da ikastaroaren helburua.

UEUko ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik

Sustatu
2005-05-11 : 11:05

Aurten ere Miarritzen, Eibarren eta Iruñan izango dira ikastaroak. 34 ikastaro antolatu dituzte guztira. Ekainaren 19a baino lehen eman behar da izena ikastaro guztietarako.

2

Literatura-ikastaroa HikHasi topaketetan

Patxi Gaztelumendi/Xabier Mendiguren Elizegi - Literatura Zaila
2005-05-11 : 10:05

Uztailaren 4, 5 eta 6an, Donostiako Pedagogia Fakultatean, HikHasi-ren Udako Topaketak izango dira, eta horren barruan literaturak ere izango du bere tokia. Aurten, Bitoriano Gandiaga, Juan Luis Zabala, Eider Rodriguez eta Karmele Jaio izango dira idazle aztertuak, eta arratsalderako ere aurreikusitako dago ekintza osagarririk.

Pegatina Egunak Baionan

pegatina eguna - Sustatu
2005-05-11 : 10:05

Pegatinaren Egunak maiatzaren 13tik 20ra. Egun horietan, pegatinen bitartez Euskal Herriaren historia kontatu nahi dute. Pegatinen erakusketa (17.000 inguru bildu dituzte), kontzertua eta pegatinak trukatzeko eguna antolatu dituzte.

Bileren eraginkortasunari buruzko ikastaroa

Ekonomisten Euskal Elkargoa
2005-05-10 : 13:05

Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatu du ikastaroa. Bilera eraginkorrak prestatzeko eta bilera baten arrakastaren gakoak identifikatzeko gaitasuna lortzea, horiek dira mintegi honen helburuak.

Euskarari zor zaiona

Oinarriak - Oinarriak
2005-05-10 : 10:05

Oinarriak elkarguneak euskarari zor zaiona kanpaina jarri du martxan aurten ere.

HABEk ostalaritzako langileei zuzendutako euskara ikasteko materiala argitaratu du

Begoña Martinez Monasterio - HABE
2005-05-10 : 10:05

Ostalaritza izeneko ikasmaterialak euskaraz ezer ez dakiten ostalariei begira egin dira, gutxieneko trebakuntza lor dezaten bezeroekin euskaraz komunikatzeko.

S@retxuloko artikuluak orain sarean

Gorka Julio - Gaztetxulo
2005-05-09 : 13:05

Orain Gaztetxulon agertu diren 2005 artikulu guztiak blog honetan aurkitu ahal izango dituzue.

Itzulpen lehiaketa 2005 - Literatura Unibertsala

EIZIE - EIZIE
2005-05-09 : 11:05

EIZIEk Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen lehiaketaren deialdia zabaldu du. Aurten, 34 idazleren obra zerrenda bat hautatu du.

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 9an amaituko da.

203.000 Internet erabiltzaile Gipuzkoan

Sustatu
2005-05-09 : 10:05

Gipuzkoako Diputazioaren Berrikuntza Departamentuak aurkeztu du Informazio Gizartearen Egoera - E-Gipuzkoa izeneko lanaren lehenengo zatia. Gipuzkoako herritarrek Interneten duten parte hartzea aztertu dute. Horren arabera, 203.000 internauta zeuden Gipuzkoan 2004an.

5

Israelgo abesti nazionalistena... Euskalduna?

xare
2005-05-06 : 11:05

Haaretz egunkari israeldarrak dioenez, Naomi Sheverren "Jerusalem of Gold" abesti nazionalista israeldarra euskal doinu batean oinarritzen da. Hala aitortu zuen Naomi Sheverrek hilzorian zegoela.

Xabier Mendiguren: "Istorioen asmatzaile naizen aldetik, iturrietara itzultzea izan da liburu hau"

Karmele Jaio - Elkar
2005-05-06 : 10:05

Autobiografia eta saiakeratik hurbil dauden obrak argitaratu ondoren, fikziora itzuli da Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964) Bihotz Gosetien kluba liburuarekin. Gogoa zuela aitortu digu. Bost narrazio labur eta luzeagoak bildu ditu maitasunaren nahi eta ezinaren gaiaren inguruan. Umorez zipriztindutako istorioak dira, autorearen begi-keinu batekin irakurlearen konplizitatea pizten dutenak.

Pasahitzak egiteko tresna

Sustatu
2005-05-05 : 11:05

Interneteko orrialde bakoitzerako edo zerbitzu bakoitzerako pasahitzak asmatzeaz kokoteraino eginda baldin bazaude, pasahitzak asmatzen dituen orrialde hau ondo etorriko zaizu: Password Generator.

Bilatzaile onena zein den jakiteko erreminta

Sustatu
2005-05-05 : 10:05

Google, Yahoo, MSN Search edo Ask.com? Zein da lauren artean onena? Zalantza argitzeko ikerketarako bilatzaile bat asmatu du enpresa batek: RustySearch. Lau bilatzaileetan batera egiten du bilaketa eta erabiltzaileak emaitza bakoitzari puntuazioa jartzeko aukera dauka.

Elhuyar Fundazioak egoitza berria inauguratuko du ostiralean

Elhuyar Fundazioa - Elhuyar
2005-05-04 : 12:05

2005ean garai berri bati eman diogu hasiera Elhuyarren: Usurbilgo Osinalde industrialdean eraikin bat erosi eta guztiz eraberritu dugu. Eraikin berria maiatzaren 6an inauguratuko dugu.

Webby sariak banatu dituzte; BBCk bi sari jaso ditu

Usoa Agirre
2005-05-04 : 10:05

Aurten ere Webby sarietako protagonistetako bat izan da BBC. Kategoria askotan zegoen izendatuta, baina bitan izan da irabazle: albistegiak eta musika kategorietan. BBCrekin batera, sarituak izan dira Skype, Boing Boing eta Google, besteak beste.

9

Xuxen on-line kontsulta daiteke

Sustatu
2005-05-03 : 14:05

Orain arte, Xuxen ordenagailuetan instalatu behar zen erabili ahal izateko. Euskarazko zuzentzaile ortografikoa on-line kontsulta daiteke orain.

Europako liburutegi digitala egitea eskatu dute sei estatuk

Sustatu
2005-05-03 : 11:05

Frantzia, Alemania, Espainia, Italia, Hungaria eta Poloniak eskatu diote Europar Batasuneko presidenteari liburutegi digitala sortzea. Otsailean Frantziako Liburutegi Nazionaleko presidentea haserre zegoen Googlek liburutegi eta unibertsitate batzuetako liburuak digitalizatuko dituelako. Zalantzarik gabe, Googlen aurkako ekimena da hau.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››