Teknologia albisteak

E-posta helbide gutxiago, kontaktu-orri gehiago

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-06-01 : 10:06

Gaurtik aurrera, info@sustatu.com helbidea ez da funtzionala. Era honetako e-posta helbide publikoak spam biltzaileak bihurtu dira, eta hortaz, ezabatzea erabaki dugu. Kontaktatzeko, erabili kontaktu-orria

Sustatu sortu zenean, e-posta helbide publiko baten bidez bideratzen genituen zeuon, irakurleon, kontaktu eta mezuak.

Baina 2001etik hona, spam-aren gorakada kontuan hartuta, era honetako helbide generikoak spam biltzaile hutsak bihurtu dira.

Honezkero, e-posta helbideak Interneten publiko egitearena gero eta gutxiago ikusten da. Iazko irailetik ezabatua zegoen gure e-posta Sustaturen interfazetik.

Baina mezuak iristen ziren oraindik. Dagoeneko, han jasotzen zena zera zen: ez RSS-rik ez buletin propiorik erabiltzen ez duten hainbat euskal talde eta erakunderen mezuak. Hartzaile-zerrenda kilometriko bati gauzak bidali: Interneteko komunikazioa hori zen 1997an, beharbada, baina 2005ean, ez.

Hortaz, hemendik aurrera, kontaktu-orria eta kitto.

Erantzun

Sartu