Sustatu logoa Teknologia albisteak

Juan San Martin euskaltzain eta idazlea hil da

Sustatu
2005-05-30 11:05

Juan San Martin Eibarren jaio zen 1922ko ekainaren 23an. Biografia oparoko eibartarra euskaltzain oso da 1964ko abenduaren 18tik, eta ordutik hona makina bat lan burutu eta hainbat kargu izan ditu erakundean. Euskal Autonomia Erkidegoko lehen Ararteko -1989. urtean izendatua-; Ombudsman Europear Institutuko buru izan zen 1994tik 1995era bitartean. Liburu-egile, itzultzaile, poeta, mendizale, arte ederretan aditu, edizio-paratzaile...

Behargin porrokatua, Euskal Herriak ezagutu duen kultura-eragile eta euskara-bidegilerik finenetakoa. Datorren ostiralean, hain zuzen ere, beste omenaldi bat jasotzekoa zen San Martin: herriko seme kuttun izendatzeko plenoa egin behar zuen Eibarko udalbatzak. Informazio gehiago Egoibarra.com webgunean.

Jakin aldizkariak 1998an eskaini zion artikulu honetan, Juan San Martinen ibilbidea, bibliografia eta pentsakizunak irakur daitezke, Eibar.org elkartearen gunean bilduta,

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu