Sustatu logoa Teknologia albisteak

SciTE testu editorea euskaraz

3ARRANO - 3ARRANO
2005-05-30 13:05
Zer da Scintilla?

Zer da Scintilla?

Scintilla iturburu kodearen eraketarako osagai aske bat da. Kodea sortzean oso baliagarriak diren ezaugarriak ditu: sintaksiaren estiloa aldatzeko aukera, kode osaketa, call tipak, debugerako markak jartzeko aukera, lerroen zenbaketa, hitz garrantzitsuen bereizketa,... Scintillari buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen .

Zer da SciTE?

SciTE hasiera batean Scintilla frogatzeko sortu bazen ere, haziz eta hobetuz joan da, eta gaur egun programaketarako testu editore bikain batean bilakatu da. Hainbat programaketa hizkuntzarekin lan egiteko erraztasunak ematen ditu, eta guztiz moldagarria da, izan ere bere properties fitxategiak aldatuz gailuaren itxura zehatz dezakegu.

Zein hizkuntzatan programatzeko balio dezake?

Hauek dira ezagutzen dituen programaketa hizkuntzak (baina beste edozein hizkuntzatarako ere balio du, ohar-blokak bezala):

  • Ada
  • Assembler
  • Batch
  • C/C++
  • C#
  • CSS
  • Fortran
  • HyperText
  • Java
  • JavaScript
  • TeX
  • Lisp
  • Lua
  • Matlab
  • Pascal
  • Perl
  • PHP
  • Python
  • Ruby
  • SQL
  • VB
  • XML
  • YAML
  • eta gehiago...

Eta Linuxerako?

SciTE Windows eta Linux sistema eragileetarako dago eskuragarri, baina Linuxerako orria gertatzen ari naiz, laster egongo da eskuragarri. Bitartean, egilearen orritik jaitsi SciTE, eta gero hemendik hizkuntza fitxategia (eskuin-klika eta gero Gorde Lotura Honela...). Ondoren, hizkuntza fitxategia honela berrizendatu: locale.properties

Zenbait irudi

Hona hemen irudi batzuk:

**Lehena** (klikatu ikusteko)

**Bigarrena** (klikatu ikusteko)

**Hirugarrena** (klikatu ikusteko)

**Laugarrena** (klikatu ikusteko)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu