Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

5

Hautagaitzekin txat edo galde-erantzun txandak

Sustatu
2005-04-04 : 10:04

Hauteskunde-kanpainetan Interneten erabiltzen den baliabideetako bat izaten da hautagaiekin txat edo elkarrizketak online egitea. Oraingoetan ere martxan daude. Euskarazko batzuk ere bai. Adibidez, Josu Jon Imaz-ek egingo duena 10.00etatik aurrera, gaur bertan, astelehen goiz honetan.

Sustatu oporretan egongo da apirilaren 4a arte

Sustatu
2005-03-23 : 18:03

Zuetako asko ere oporretan egongo zarete dagoeneko, beste batzuek gaur hartuko duzue jai eta egun hauetan lan egitea tokatuko zaionik ere egongo da. Sustatu egiten dugunok opor motz batzuk hartuko ditugu eta apirilaren 4an itzuliko gara albiste gehiagorekin. Opor santu on guztioi!

Spama bueltatzeko erreminta sortu du IBMk

Sustatu
2005-03-23 : 16:03

Informatikako enpresa handiak FairUCE izeneko zerbitzua sortu du, spamaren aurka egiteko. Erreminta horrek spama bidaltzen duten ordenagailuak identifikatuta ditu. Ordenagailu horietatik bidalitako mezuak zuzenean spam sortzaileari berbidaltzen dizkio.

5

Agur, Artandape

Joxe Rojas - Artadanpe aldizkaritik
2005-03-23 : 10:03

Atzo goizean joan nintzen ARTANDAPEren Korrikari buruzko monografikoa inprentara eramatera, eta tartean dei bat jaso nuen aldizkaria ateratzen duen ABARRAK elkarteko araduradun batena: "Joxe, zenbaki hau azkenengoa da".

Lurzoru poluituak ikasgai

Arrate Carro - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2005-03-23 : 09:03

Asmoz Fundazioak ingurumenaren inguruan prestatutako ikastaro zikloari hasiera emango dio. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (IHOBE) antolaturiko ikastaroa Donostian izango da apirilaren 4etik 21era bitartean.

Korrikarik jendetsuena eta luzeena izan da hamalaugarrena

Marijo Deogracias - Korrika 14 - Prentsa bulegoa
2005-03-22 : 19:03

Korrika eta AEkren izenean parte hartu duten guztiei eskerrik beroenak adierazi die Brouardek eta bide batez, barkamenak eskatu ditu AEKren izenean, "arrazoi bategatik edo beste bategatik gure hitza bete barik utzi dugunen aurrean". Edurne Brouardekin batera izan dira AEKren Nazio Batzordeko kide Asier Amando, Ainhoa Castro, Aitziber Sarasola eta Fernan Landaburu, prentsa aurrekoan.

2

Ibarretxe.com guneko bloga ireki dute

Ibarretxe.com - Kanpaina
2005-03-22 : 10:03

Modako komunikazio tresna, eta Interneteko tresna baliagarria, horiek dira blogak. Eta komunikazio eta eztabaida politikoan ere garrantzia dutela ikusi izan da, 2004ko Kerry-Bush kanpainatik hona. Ba hemen ere bai, eta Ibarretxe.com webguneak prest dauka bere bloga. Izatez, bi blog, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

1

Uni Encounter, Informatika eta Telekomunikazio jardunaldiak

Uni Eibar
2005-03-22 : 09:03

IES UniEibarErmua BHIk, bere Ermuako egoitzan (Ongarai auzoa) UNI ENCOUTER izeneko informatika jardunaldi batzuk antolatuko ditu.

Soinuaren Hotsa: trikitixaren gaineko webgune didaktiko eta ludikoa

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
2005-03-21 : 13:03

Gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelenan Trikitrixa Elkartearen Soinuaren Hotsa webgunea. Trikitixak dakarren ondarea transmititu nahi da webgunearekin.

Yahook Flickr erosi du

Sustatu
2005-03-21 : 10:03

Zurrumurru ugariren ondoren, Flickr-en weblogean egiaztatu dute albistea. Itxura batean, Yahooren barruan egon arren, argazkiak konpartitzeko web zerbitzua ez da desagertuko eta hobetu egingo da. Ikusiko dugu zer gertatzen den Flickr-ekin etorkizunean.

1

GMail denontzako zabalik apirilaren 1ean

Sustatu
2005-03-21 : 09:03

Oraindik konfirmatu gabe dagoen data da, baina horixe dio The Seo Blog-ek zabaldu duen albiste batek. Oraindik beta bertsioan dago GMail eta gonbidapenen bidez funtzionatzen du. Albiste horren arabera, apirilaren 1ean jarriko dute behin betiko bertsioa guztientzako zabalik.

1

Korrika: Lekukoak barruan zeraman testua Eguzkitzarena zen

Iban Arantzabal - Bilbo
2005-03-20 : 16:03

Heldu da Korrika bilbora. Jai handia Bilbon. Lekukoan zegoen mezuan zioen Andolin Eguzkitzak posible dela euskara ikastea: Euskararen kontra esaten zirenak, ikastezina eta oso zaila zela, argudio hutsal eta gezurrezkoak direla ikusi da. Euskaldun izateko aukera hartzen baduzu posible da, horixe dela posible!

Yahoo!-k weblog zerbitzua aurkeztuko du laster

Sustatu
2005-03-18 : 12:03

Yahoo! 360ยบ izango da weblog zerbitzu berriaren izena. Martxoaren 29tik aurrera hasiko dira probatzen blogak AEBetan, gonbidapena duten pertsonen artean.

5

Eroskiko erosketak Internet bidez egin daitezke

Usoa Agirre - Goiena
2005-03-18 : 09:03

Supermerkatura joan beharrean etxetik bertatik erosi eta etxera ekartzen dizute erositakoa. Produktu freskorik ez, baina kontserbak, garbitzeko produktuak, aurrez prestatutako platerak, esnekiak eta beste produktu batzuk eros daitezke. Erregistratu egin behar da erosteko eta ezin da Explorer ez den beste nabigatzailerik erabili.

2

Lauaxeta... ahazturik?

Eneko Zuloaga - Igela! Literatur Taldea
2005-03-17 : 12:03

Kixotea kaleratu zenetik 400 urte bete diren 2005 honetan euskaldunok badaukagu beste mendeurrenik ospatzeke: Lauaxetarena.

Nokiak blogetan iragartzeko kanpaina hasi du

Sustatu
2005-03-17 : 10:03

Xataka blogak, Addoor publizitate enpresaren laguntzarekin, Nokia 7710 modeloaren publizitate kanpainan parte hartuko du. Blog horretan jarri du Nokiak produktu berriaren iragarkia. Blogak publizitatea egiteko eraginkorrak direla erakutsi nahi dute horrela.

Film laburren zirkuitua azken txanpan

Kulturgintza saila - Topagunea-Euskara elkarteen federazioa
2005-03-17 : 09:03

Euskara elkarteen film laburren zirkuituak azken txanpa indartsua egingo du bi egunetan zazpi emanaldi eskainita.

1

Aurki berritua aurkeztu dute Donostian

Sustatu
2005-03-16 : 16:03

Otsailean eman genuen Sustatun Aurki berrituaren gaineko albistea. Orduan beta fasean zegoen. Gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelenan Aurki berrituaren behin betiko bertsioa.

Aitor Zuberogoitia: Prentsa elebiduna aho biko ezpata da euskararentzat

Xabier Mendiguren Elizegi - Elkar
2005-03-16 : 10:03

"Bidegorriak hizkuntzentzat (Euskarazko komunikazio-esparrua trinkotzeari buruzko burutazioak)" liburu mardula kaleratu berri du Aitor Zuberogoitiak (Etxebarria, 1972). Gaur EHUn kazetaritzako irakaslea da Zuberogoitia, baina urtetan komunikabide askotan lan egina da (Argia, Egunkaria, Bilbo Hiria, Topagunean herri-aldizkarietako koordinatzaile moduan...). Edukiz ez ezik proposamenez ere aberatsa den obraz bi hitz eskatu dizkiogu egileari.

Zerbitzu publikoko kazetaritza

Maider Arregi - Goiena
2005-03-16 : 09:03

OhMyNews, Hego Koreako kazeta digitalak milaka herritar erreportari bilakatu ditu. Hedabideen iraultza suposatu du webgune horrek. Hala ere, herritarrengandik jasotzen dituzten albiste asko ez dira guztiz zehatzak izaten. Egunkari digital honen sortzailea, Oh Yeon Ho, egun hauetan Espainiar Estatuan dago.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››