Datorren ekainaren 19an izango da Arabako ikastolen eta euskararen aldeko festa, Araba Euskaraz. Aurtengo ekitaldia Amurrion izango da eta Aresketa ikastolak antolatuko du. Atzo aurkeztu zuten aurtengo abestia, eta beraien webgunean dago entzungai, beste informazio mordoaz gainera.
Atzo arratsaldean (asteazkena, ekainak 1) aurkeztu zuten aurtengo Araba Euskaraz jaiko abestia. Ken 7 taldeak egin du musika. Kanta zuzen eta bizia omen da. Jose Luis Zumeta margolariak egin du aurtengo jaiko kartela, txori batzuk irriz, eta Ken 7 taldeak kantuan jarri ditu txoriok, «Arabak euskararen bideari ekiteko».
Abestiarekin batera, ikastunitatea ere aurkeztu zuten: Amurrioren inguruko informazioa, ariketak egiteko materiala, ipuinak eta artearekin zerikusia duten jolasak. Ikastoletan lantzeko aproposak dira, eta adin guztietarako.
Aurkeztu ez ezik, euren webgunean ere jarri dute materiala:
Aresketa Ikastola, duela 27 urte euskara eta euskal kulturaz kezkaturik zeuden guraso batzuen esfortzuari esker sortutako ikastola da. Mendiko Lagunak mendi taldeak utzitako areto hartan oso ume kopuru txikiarekin, oso baldintza txarretan eta garai hartako administrazioaren oztopoen gainetik hasitako klase hura, azkenez, handituz joan da, eta gaur egun Aresketa Ikastolaren hezkuntza proiektua 2 eta 16 urte birtarteko ikasleei zuzendu ez ezik, Amurrioko Udal Haurtzaindegiaren kudeaketaz ere arduratzen da. 424 ikasle eta 40 irakasle ditu.
Hirugarrenez antolatuko du Aresketa Ikastolak Araba Euskaraz jai hau. Lehendabizikoa 1986.urtean "Araban bultza euskararen martxa" lelopean eta herrian berreuskalduntze prozesuan aritzen ziren beste talde batzuekin batera egin zuen. Bigarrenak "Euskara guztiona, guztiz ona" zuen leloa eta 1996. urtean burutu zen itzelezko sargoripean.
Araba Euskaraz, 1980az geroztik, euskara, euskal kultura eta ikastolen alde urtero-urtero antolatzen den jaialdia da. Arabako ikastolek antolatzen dute eta aurtengoa 25. edizioa da.
Antolaketari dagokionean, Arabako herriren bateko ikastolak hartzen du bere gain, betiere, beronek duen proiektuaren garapenerako beharrezkoak zaizkion premien arabera hautatua izan eta gero.
Jaiaren funtsa gune desberdinez osaturik eta oinez ibil daitekeen kilometro gutxiko zirkuito batean datza. Bertan antolatzen diren hamaika ikuskizunez gozatzen, eguna igarotzeko aukera paregabea eskaitzen zaie familian nahiz lagunekin parte hartzen duten guztiei, eta hauek era anitzak dituzte lagundu ahal izateko: zirkuitoko sarreran borondatea utziz, bertoko txosnetan edaria-janaria kontsumituz, propio ateratzen den materiala (kamisetak eta abarrak) erosiz,...
Kontu hauek ere irekita daude, nahi duenak ahal duena ipini dezan:
3035 0089 12 0890028193
2097 0232 73 0008311011
Informazio Gehiago: Araba Euskaraz
Erantzun
Sartu