Euskaraz lan egin nahi duten profesionalen artean hainbat proiektu eta hainbat ideia trukatzeko bloga.
JAB Mintegiak duen helburu bera du blog honek ere: Euskal Herriko biblioteka eta dokumentazioguneetan euskararen erabilera normalizatzea. Gure sektorean lankidetza sustatzeko komunikazio-tresna bezala ikusten dugu bloga, profesional guztion topagune izan nahi duena.
Bi atal nagusi daude blogean:
Bestalde, euskaraz Katalogatzeko terminologia datu-basea eskaintzen dugu, hain zuzen ere 2001. urtean HAEE-IVAPek argitaratu zigun Katalogatzeko Oinarrizko Terminologia liburuaren bertsio eguneratua dena. Eguneroko lanean erabiltzen ditugun terminoak azaltzen dira bertan, gaztelaniazko eta frantsesezko ordainekin. Bilatzaile baten bidez edozein termino edo ohar euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez eskatu eta beste bi hizkuntzetako ordainak jasoko ditugu.
Horiez gain, atal finko hauek aurkituko dituzue:
Bloga Eibar.org atarian dago eta CodeSyntax enpresak eman digu sortzeko behar izan dugun laguntza eta babesa. Katalogatzeko terminologia jasotzen duen datu-basea, berriz, ASP etxearen Kapsula softwareak kudeatzen du. Biei gure eskerrik beroenak.
Erantzun
Sartu