Gipuzkoako Foru Aldundia bilatu Googlen, eta blogari euskaldunen protesta azalduko zaizu
2005-06-02 09:06
Googlen Diputacion Foral de Gipuzkoa bilatuta, Luistxoren eta Joxe Aranzabalen blogetako protestak ageri dira lehen bost emaitzen artean. Euskarazko izena bilatuta, Gipuzkoako Foru Aldundia, antzekoa, Faroan azaldutakoarekin kasu honetan.
Gauza bertsua gertatzen da Diputacion Gipuzkoa bilatuz, kasu honetan, gure blogari batek egindako ekimenez, Googlen blog euskaldunen indarra erakusteko asmo zehatzarekin egina. Kasu honetan, Googlebombing deritzon teknika erabili da, baina aurreko bi bilaketetan, instituzioaren izen ofizialarenean ez da halakorik: Googleren garrantzia algoritmoak erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiaz Interneten esan izan direnen artean, horietxek direla errelebanteenak: geure protesta.
Erantzunak kargatzen...